Bihar, Hamabostero Hankabero

Soraluze

Akaso ohiko ikur eta musika barik, baina bihar, eguaztena, 19:00etan abiatuko da Hankabero Hamabostero ekimeneko taldea zubitik herrian zirkuitua egitera. Betiko moduan, parte hartu nahi duten guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.
Denis Soriano Gipuzkoako txapeldun!

Soraluze

Denis Soriano (Aramaio, 1986) da Gipuzkoako Izokin-kideen Harrapaketa txapelduna. Soraluzen bizi den aramaioarra gailendu zen Araxes ibaian, Lance arineko modalitatean. Gipuzkoako txapeldun moduan, Euskadiko txapelketa jokatuko du datorren asteburuan, eta apirilean Espainiakoa. "Oso pozik" dago orain arte lortutakoarekin.