Bihar, Debarroko txapelketako bigarrena

Ubane Madera Zangitu api 22, 16:54 Soraluze

Bihar, martitzena, Debarroko pilota txapelketako bigarren partida jokatuko dute Manex Balerdik eta Aitor Atxotegik Txurruka eta Conde elgoibartarren kontra. 19:15ean hasiko da eskuz binakakoa, Araneko frontoian. Joan den astean jokatu zuten lehena eta Soraluzeko Pilota Elkartekoek irabazi egin zuten hura. Gainerako mailetan jokatutako partidetatik bakarra galdu zuten soraluzetarrek. 

Bihar, Euskadiko txapeldunaren kontra

Ubane Madera Zangitu api 19 Soraluze

Bihar, zapatua, SoraBoxeko Mochine El Kabouri Mou boxeolari gaztea Euskadiko txapeldunaren kontra borrokatuko da, Zamudion. 2024ko Olinpiar Boxeo Euskadiko Txapelketako finaletako bat izango da soraluzetarraren borroka. 15:00etan izango da pisaketa eta 17:00etan hasiko da boxeo-jaialdia.

1. Infantil Mutilak Udaberri Kopa
apirilak 21, igandea 12:30
2
IKASBERRI K.E.
0
Jubenilen 1. Maila
apirilak 21, igandea 17:00
2
LAZKAO K.E. B
1
Infantil 1.maila Mutilak Txape Fasea Eskolartekoa
apirilak 21, igandea 17:15
ZUMAIAKO F.T.
0
2