Zezenari ahal den moduan aurre egiten

  Jaiak

Kutxabankeko kutxazainetara sartu-irtenez aparte, Mutrikuko Arno ganadutegiko zezenek eta haiekin jolasean ibili ziren herritarrek eta bisitariek argazki ikusgarriak utzi zituzten San Roke Txiki Egunean. Goiz partean labankadak nagusitu ziren eta kolpe bat baino gehiago hartu zuten zezenek. Hori bai, arratsaldeko aterrunea lagun, zezenek seguruago ibiltzeko aukera izan zuten, eta orduan zezenak izan ziren kolpeak eman zituztenak. 

»» Ikusi argazki guztiak (68)

Zezenak "dirua ateratzen"

  Jaiak

Zezenak izaten dira San Roke Txiki Eguneko protagonista nagusi. Atzo, baina, goizeko zezenetan euria izan zen protagonista. Zezenak zein zezenekin jostatzera irten zirenak labankadaka ibili ziren; zezenei izkin egitean txirrist eginez sarri-sarri. Anekdoten artean, berriz, behin baino gehiagotan sartu ziren zezenak Kutxabankeko kutxazainera, kristalean arrakala egiteraino, harik eta bertako langileak pertsiana jaitsi zuen arte. Frantziska Iraolagoitiaren bideoak ondo asko erakusten du anekdotaren unea. 

Saltoka eta brinkoka

  Jaiak

Soraluzen dauden ume apurren topaleku bilakatu zen atzo Plaza Berria, bertan ipinitako puzgarriei esker. Etxeko txikienak (eta ez horren txikienak) majo ibili ziren txirristan gora eta behera, eta “sagardotegian” saltoka eta brinkoka.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Tortillarik onenak De la Rosatarrenak

  Jaiak

Roberto eta Maria de la Rosa birritan izan ziren txapeldun atzo, eguena, San Roke Eguneko tortilla lehiaketan. Izan ere, 11 bikotek egindakoen artean De la Rosatarren tortillak aukeratu zituen epaimahaiak, patatadun tortillen mailan zein tortilla berezien mailan. Aipagarria izan zen, besteak beste, Mesedeetako egoiliarrek ere parte hartu zutela lehiaketan.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Plaza Zaharreko zuhaizpean musikaz gozatzen

  Jaiak

Plaza Zaharreko zuhaizpea ikus-entzulez beteta zela eskaini zuen kontzertua Erandioko Herriko Musika Bandak Andramari jaien lehen egunean. Baita Basajaun taldeak ere, iluntzean. Soraluzeko bizilagunekin batera izan ziren kanpotik bisitan etorritakoak ere. 

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Patxada ederrean hasi ziren Andramari jaiak

  Jaiak

Plaza Zaharreko zuhaiztiaren babespera batu eta haren itzalpean gozatu zituzten atzo herritarrek eta bisitariek Erandioko Herriko Musika Bandak Andramari egunean utzitako doinuak. Baita Basajaun taldearen dantzagarriak ere, horiek iluntze partean. Aipagarria da ikusleen artean bazirela kanpotik etorritakoak ere, Sevillakoak eta Alemaniakoak, adibidez.

Mutrikuko zezenak, tortilla lehiaketa, dantzaldiakā€¦ badatoz atzera ere jaiak!

  Jaiak

Mutrikuko zezenak, tortilla lehiaketa, dantzaldiakā€¦ badatoz atzera ere jaiak!

Abuztuko lasaitasunak etentxoa izango du eguaztenetik barikura, Andramaixak tarteko. Euri bako egunak iragarri ditu Euskalmetek, beraz, badirudi oraingoan eguraldia lagun izango dela herriko jaietan. Tortilla lehiaketa izaten da jaiotako ekitaldi herrikoietako bat; lau lagunek eman du izena oraingoz.

Jaietako gertakariak, bitxikeriak eta beste

  Jaiak

Bukatu berri diren jaietan izan da jaiez aparte hainbat gertakari eta bitxikeria ere. Gertakarien atalean, nabarmenenak izan dira borrokaren bat zein beste eta gazte bat atxilotu izana. Bitxikerien artean, berriz, udaltzaina errekatik hesiak arrantzatzen ikustea deigarria izan zen, eta baita ere ikustea zela danborradako doinuekin Kutxabankeko pertsianak zabaldu egin ziren.

DJa, technoa eta rocka: Soraluze bizi-bizi

  Jaiak

Kanpotarrek eta bertakoek batetik bestera aspertu barik ibiltzeko aukera izan zuten atzo gauean, denetariko musika eskaintza izan zen-eta udalerrian: Zubi Nagusian, rocka; frontoian technoa eta Plaza Zaharrean DJ festa. Atzo ere Soraluze bizi-bizi izan zen.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

RKER Elektroxarangak lagunak egin zituen Soraluzen

  Jaiak

Martxoso jardun zuen RKER Elektrotxarangak atzo arratsalde-iluntze partean, eta martxa ederrean erantzun zioten ingurura batu zitzaizkion gazte mordoak. Kalez kale, inguruak eta ingurukoak dantza eta kantuan ipini zituzten.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Tio Teronen Semeak mundial!

  Jaiak

Mundiala! Ederra! Ze polita! Halakoak eta beste esan zizkieten Plaza Zaharra bete zuten ikusleek Tio Teronen Semeei atzoko ikuskizuna amaitzean. Bis-a eta guzti egin behar izan zuten erabat originala, dibertigarria eta freskagarria izan zen saioa amaituta. 

»» Ikusi argazki guztiak (52)

27: Txapelketak, pintxoak eta musika, iluntzerainora arteko aukerak

  Jaiak

Barredora edo Makila Zoro txapelketak ederki animatu zuen atzo arratsaldea Plaza Berri inguruan. Musika jartzen ibili ziren, berriz, Rockalean taldekoak, kantu mitikoak interpretatuz. Bien bitartean, futbolin txapelketan jardun zuten 20 bat bikotek Zubi Nagusian. Eta gosetuta zeudenei “laguntzen” fin-fin ibili ziren ikas-bidaiakoak pintxo salmentan.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

27: Rock izarrak bizi-bizirik

  Jaiak

Berpiztu eta atzera ere distira egin zuten rock izar mitikoek bart gauean, Soraluzeko artistei esker. Plaza Zaharra lepo zela artistak taulara igo eta hortik aurrera guztia izan zen dantza eta kantua, bikain interpretatuta. Euria ez zen gauza izan herritarrek egindako Jaialdiaren arrakasta zapuzteko. Dotore, indartsu, dena emanda jardunda, beste urtebetez asebeteta utzi zituzten ikusleak. 

»» Ikusi argazki guztiak (50)

1.000 lagun inguru espero dituzte Soraluze Open Air Gune Musik-en

  Jaiak

1.000 lagun inguru espero dituzte Soraluze Open Air Gune Musik-en

18:30ean frontoiko karpa zabaldu eta 21:00etan abiaraziko dute gaur, zapatua, Soraluze Open Air Gune Musik. Indartsu dator zazpigarren edizioa izango duen teknoaren zaleendako eskaintza, besteak beste, munduko gorenen artean dagoen Aitor Ronda Soraluze Open Air Gune Musik-en zango delako. 

27: Puzgarrietan izerditan blai

  Jaiak

Neska-mutiko eta gazte ugarik majo egingo zuten lo bart gauean, indar eta izerdi guztiak goizeko eta arratsaldeko puzgarrietan laga eta gero. Plaza Zaharrean eta Plaza Berrian, gora eta behera, salto eta brinko, ederki gozatu zuten aukeraz. Ingurukoendako, gainera, gozo-gozo prestatu zuten almortzua Lagun Maitea elkartekoek.

»» Ikusi argazki guztiak (27)