Gauza batzuk egin diren arren, oraindik asko dago egiteko

Jendetsua izan zen atzo Hezkuntza Mahaiak egin zuen batzarra. Herriko elkarte eta erakunde ugari ordezkatzen dituen eragile asko bertaratu zen: Soraluzeko ikastetxeetako ordezkariak, guraso elkarteetakoak, udal ordezkari politikoak zein udal teknikariak, dantza taldekoak, Sorapediakoak, Kukumixokoak, Soraluzeko Musika Eskolakoak eta hainbat herritar ere bai. Sakona eta luzea izan zen batzarra.
Hezkuntza Mahaiaren bilera

Erabiltzailearen aurpegia

Soraluzeko Hezkuntza Mahaiak bilera egingo du gaur, asteartea, arratsaldeko 6:30ean; Herriko Hezkuntza Proiektuaren baitan azken urteetan egindako lanaren berri emango da bertan.