api 18, 12:34 Soraluze
Datorren martitzenean, apirilak 23, Emakumeon sormen akelarrea izeneko tailerra hasiko dute Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolan. Hiru saio izango ditu, apirilaren 23an eta 30ean eta maiatzaren 7an, 18:00etatik 20:00etara, elebitan. Sormening guneko Onditze Mendizabal Olabarriak gidatuko du akelarrea. Izena emateko epea zabalik dago.
api 16 Soraluze
Aurrera doaz Ezozibidea Berritzen proiektuaren baitako obrak. Joan den asteko osoko bilkurak aho batez onartu zuen obra horiek egiteko beharrezko pausoak eta baimenak ematea. Horri esker, laster hasiko dira Ezozibidea 20tik 32ra bitarteko atarietan igogailua eta inguratzaile-termikoa jartzeko lanak. Obrak 18 hilabetez luzatzea da aurreikuspena.