Basurde ugari, Mendiola industrialde inguruan

  Gizartea

Atzo iluntzean grabatutako bideoak erakusten duen moduan, trankil asko zebiltzan basurdeak Mendiola industrialde pareko paretatik gorako belardian. “Gehiago ere bazebiltzan, baita goiko aldean ere; ikusgarria zen, ze kantitate eta ze neurri desberdinetakoak”, kontatu du bideoa grabatu duen Frantziska Iraolagotiak.

Oraingoan barruraino sartu dira Fanny Mertzerian

  Gizartea

Oraingoan barruraino sartu dira Fanny Mertzerian

Joan den eguenean ahalegindu ziren Fanny Mertzerian lapurretan egiten. Barruko ateraino iritsi ziren, baina ez zuten lortu barrura sartzerik. Oraingoan bai, barruraino sartu dira lapurrak. Ertzaintza eta Udaltzaingoa, bi poliziak bertaratu dira eta gertakaria ikertzen dabiltza, hatz-markak hartzera ere bertaratu dira Ertzaintzatik.

'Oparitxoak', adin eta gustu guztietarako

  Gizartea

'Oparitxoak', adin eta gustu guztietarako

Nuria Muro (Soraluze, 1976) Kilika denda izan zuenean (2012) brodatuak-eta egiten hasi zen umeen produktuetarako, hori eskatzen ziotelako bezeroek. Dendan konturatu zen halakoak oparietarako saltzen zirela batez ere, eta horrela bururatu zitzaion bere produktuak aurkezteko izena: Oparitxoak. 

Itxaropena elkartean lapurreta egiten ahalegindu dira

  Gizartea

Itxaropena elkartean lapurreta egiten ahalegindu dira

Astebetean bigarren lapurreta saiakera izan da Soraluzen. Oraingoan, Itxaropena elkartean ahalegindu dira lapurrak sartzen. Zorionez, ez zuten lortu sarrerako ateak dituen bi sarrailetako bat apurtzea eta ez ziren barrura sartu.

Salgai daude Bizikaleko bonuak: 40 ordaindu eta 50 gastatu

  Gizartea

Salgai daude Bizikaleko bonuak: 40 ordaindu eta 50 gastatu

Atzotik, astelehena, salgai daude Bizikale merkatari elkarteak Soraluzeko saltokietan eta tabernetan gastatzeko atera dituen erosketa bonuak. 40 euro ordainduta, 25 euroko bi bonu eskura ditzake Soraluzen erroldatutako pertsona bakoitzak; guztira, bada, 50 euro gastatu ditzake. Mapfren daude bonuak salgai (09:30-13:30 eta 16:00-19:00).

Ginkana, bazkaria eta kontzertuak zapatuko Klik Egunean

  Gizartea

Ginkana, bazkaria eta kontzertuak zapatuko Klik Egunean

Klik Eguna ospatuko da zapatuan, Soraluzeko Gure Esku Dagok antolatuta. Ekainaren 10ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuak lotu nahi dituen giza-kateari begira "giroa berotzeko" pentsatutako jaia izango da. 

Maiatzaren 26ko mobilizazioa antolatzen dabiltza pentsiodunak

  Gizartea

Maiatzaren 26ko mobilizazioa antolatzen dabiltza pentsiodunak

Ehun lagun pasak berriro ere bat egin zuten pentsio duinen aldarrikapenarekin atzo, astelehena, Plaza Berrian. Atzoko elkarretaratzean pentsiodunen hainbat elkartek banatutako manifestua eta aldarrikapenak partekatu zituzten.  

'Munilla, deabruak zure bila' oihukatu zioten gotzainari atzo Soraluzen

  Gizartea

'Munilla, deabruak zure bila' oihukatu zioten gotzainari atzo Soraluzen

Atzo Jose Inazio Munilla gotzaina izan zen herrian Konfirmazioak zirela-eta. Eta Korner Moreak "ongi etorria" egin zion, Munilla, deabruak zure bila oihukatuz eta kartelak erakutsiz.

Psikiatrikora eraman dute Santa Ana kalean atzemandako gizonezkoa

  Gizartea

Psikiatrikora eraman dute Santa Ana kalean atzemandako gizonezkoa

Gaur goizaldean 35-45 urte bitarteko gizonezkoa mendean hartu behar izan du Ertzaintzak, Santa Ana kalean. Kalera trasteak botatzen, oihukatzen, ertzainak zirikatzen… zebilen. Poliziak Santa Ana kalea hesitu egin du eta negoziatzaileak ere bertaratu egin dira. Haiek ere ez dute ezer lortu. Azkenean, etxera sartu, gizona mendean hartu, eta 04:30ean psikiatriko batean ingresatu dute.

Munduko hizkuntzen erakusleiho bilakatu da Soraluze

  Gizartea

Oparoa, anitza, dibertigarria, hunkigarria eta batez ere, aberatsa izan da Auzoko Jaia, aurten Soraluzen ospatu dena. Plaza Berri txikia handi bilakatu da, munduko erakusleiho, ugariak izan dira-eta,bertan partekatu diren hizkuntzak, ohiturak, jakiak eta bereziki, bertako zein bertara etorritako bizilagunen esperientziak, norbere herriko enbaxadore bailiran.

»» Ikusi argazki guztiak (60)

Arabiarrak dantzan, Auzoko Jaian

  Gizartea

Auzoko Jaian Soraluzen izan den giroaren erakusle da ikuste zela animatu diren hiru emakume arabiar dantzara. 

Habia berriak, udalerrian

  Gizartea

Udalerriko hainbat puntutan habiak ipini dituzte gaur goizean Plaentxi Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutikoek, eurek eraikitakoak guztiak ere. Haien gaineko eta haien ondorengo jarraipenaren gaineko azalpenak eman dizkie, besteak beste, Aranzadi Elkarteko Ornitologia saileko kideak.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Gabolats asfaltatzen dabiltza

  Gizartea

Gabolats asfaltatzen dabiltza

Gabolatseko aldapatik Ezozi bideko biribilgunerainoko urbanizazioaren azken lanak egiten dabiltza egunotan. Gaur, barikua, kalearen zati hori guztia zolatzen dihardute; lehenengo geruza bat botako diote eta gero brea. Horren ondoren, espaloian baldosak ipintzen hasiko dira, eta gero, baranda berria.

Bost leku berri eskainiko ditu Soraluzeko Eguneko Zentroak

  Gizartea

Bost leku berri eskainiko ditu Soraluzeko Eguneko Zentroak

Maiatzetik, mendekotasun handia duten pertsonendako bost leku gehiago eskainiko ditu Soraluzeko Eguneko Zentroak. Halaxe jakinarazi du gaur, eguena, Imanol Lasak, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaleak. Udalerriko zentroan galdetuta, aditzera eman dute, orain arte moduan aurrerantzean ere, leku berriak betetzeko “lehentasuna” izango dutela soraluzetarrek.

Fanny Mertzerian lapurreta egiten ahalegindu dira

  Gizartea

Fanny Mertzerian lapurreta egiten ahalegindu dira

Fanny Mertzeriaren kanpoko pertsiana erdi zabalik eta barruko atea indarrez zabaltzeko zantzuak zituela azaldu da gaur goizean. Zorionez, horraino iritsi dira ustezko lapurrak, eta ez dute lortu saltokira sartzerik. Saltoki horrek aurten izan duen bigarren lapurreta saiakera izan da gaurkoa.