Lokatza da ibaiak dakarrena

  Gizartea

Lokatza da ibaiak dakarrena

Atzo ezkero, ibaia marroi kolorearekin dator. Gaur ere oraindik ere marroi samar dator, nahiz eta ez atzo bezala. Horrek hainbat herritarren kezka eragin zuen, beste isuriren bat izan ez ote zen. Iker Aldazabal alkateak esandakoaren arabera, herenegun, maiatzaren 21ean botatako ekaitzaren ondorioa da.

Beste sei lapurreta saiakera izan dira

  Gizartea

Beste sei lapurreta saiakera izan dira

Joan den astean hiru saiakera eta asteburuan beste hiru lapurreta saiakera izan dira udalerriko beste horrenbeste lekutan. Joan den astean Mendiola Industrialdeko hiru tailerretan ahalegindu ziren sartzen, batean sartu ere sartu ziren, eta asteburuan taberna, elkarte eta biltegi banatan ahalegindu dira sartzen.

Etorkizuna Eraikiz ezagutu du Ekonomiako Nobel sariaren irabazleak

  Gizartea

Joseph Stiglitz Ekonomiako Nobel sariduna hartu zuten herenegun foru jauregian Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Ekonomisten Euskal Elkargoko presidente Iñaki Ruizek. Lan bilera egin zuten eta, bertan, diputatu nagusiak Etorkizuna Eraikiz foru programa aurkeztu zion ekonomialariari.

Bihar, eguaztena, zabalduko dute Gabolats kalea

  Gizartea

Bihar, eguaztena, zabalduko dute Gabolats kalea

Bukatu dituzte Gabolats kaleko urbanizazio lanak. Hain justu ere, gaur bukatu dituzte margotze-lanak eta horrenbestez, bihar zabalduko dute bidea zirkulaziora. Honenbestez, herri barruko zirkulazioa ere lehengora bueltatuko da bihartik.

Donostiako manifestaziorako autobuserako izen-ematea zabalik

  Gizartea

Donostiako manifestaziorako autobuserako izen-ematea zabalik

Asteburuan atzera ere mobilizatu behar dira herritarrak pentsio duinen alde, lurralde mailako manifestazioetan. Soraluzetik autobusa dabiltza antolatzen Donostiakora joateko. 17:30ean dute han hitzordua. Izena emateko Iratxo gozotegira edo Itxaropena elkartera jo beharra dago. Hala jakinarazi zuten atzoko elkarretaratzearen amaieran. 

Goierri Valley egitasmoa ezagutu dute Aldundinko ordezkariek

  Gizartea

Goierri Valley egitasmoa gertutik ezagutzeko aukera izan dute Markel Olano diputatu nagusiak eta Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuruk. Goierri Valley egitasmoak eskualdeko 50 enpresa baino gehiago batzen ditu eta eskualdean jardun ekonomikoa bultzatzea du helburu. 

Koloreak eta musika, LGTBIfobiaren kontra

  Gizartea

Musika eta pintxoak lagun, hainbat herritar elkartu ziren atzo, zapatua, eguerdi partean Zubi Nagusian, bertako zebrabidea ortzadarraren koloreez margotzeko. Helburua: homofobiaren eta trans-fobiaren kontrako nazioarteko egunaren bueltan (maiatzaren 17), halako jarrerak gaitzetsi eta salatzen direla erakustaraztea. 

»» Ikusi argazki guztiak (6)

"LGTBIfobiaren aurkako borroka guztion borroka da"

  Gizartea

"LGTBIfobiaren aurkako borroka guztion borroka da"

Ortzadarraren koloredun bandera aurrean zutela elkartu zen atzo, eguena, hainbat herritar LGTBIfobiaren kontrako egunean, haren kontrako borrokarekin bat datozela adierazteko. Bihar, berriz, Zubi Nagusiko zebrabidea margotuko dute, eguerdian.

Giza katerako herritarrak saretzera "animatzen" ditu Soraluzeko Gure Esku Dago ekimenak

  Gizartea

Gaur, barikua, Soraluzeko Gure Esku Dago ekimenak atzera ere ipiniko du mahaia ekainaren 10ean egingo den giza-kateari begira herritarrak saretzen laguntzeko, 19:00-21:00ak bitartean . Domekan, berriz, 11:30etik 13:30ak bitartean egingo dute gauza bera. Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiete Klik Egunean lagundu eta parte hartu zuten guztiei.

Agortu dira erosketa bonuak

  Gizartea

Agortu dira erosketa bonuak

Pertsona bakoitzeko 10 bonu erosteko aukera zabaldu (atzo) eta berehala agortu dira Bizikale elkarteak orain dela bi aste ateratako erosketa bonuak. Ekimenaren arrakasta ikusita, urrian berriro ere erosketa bonuak aterako dituzte.

LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, jendartea LGTBIfobiaren aurkako borrokan elkartasunak eta aliantzek duten garrantziaz ohartarazteko eta giza eskubideak aldarrikatzeko.

Gatazkak kudeatu eta konpontzeko, desberdinen arteko elkarrizketaren garrantzia azpimarratu zuten

  Gizartea

Gatazkak kudeatu eta konpontzeko, desberdinen arteko elkarrizketaren garrantzia azpimarratu zuten

Bizikidetza oinarri, udal ordezkaritza duten alderdi politikoetako zinegotziak (EAJ, EH Bildu eta PSE-EE) bi urtez hilero elkarrekin batzartzen ibili dira. Baketik Fundazioko Maialen Lizarralde erraztaileak bideratuta, elkarrizketa dute oinarri, ezberdinen arteko adostasunak lantzeko. Horixe da Soraluzen eratuta dagoen Bizikidetza Mahaiaren helburua, atzo martitzena, Herri Antzokian egindako Bizikidetza Jardunaldian esplikatutakoaren arabera. Paul Riosek, bakearen eta giza eskubideen aktibistak, gidatu zuen ondorengo gogoetatxoa.

Ikusmira, ziba erakustaldian eta lehiaketan

  Gizartea

Plaza Berrian borobila egin, eta Jose Moralesen, Ekuadorreko, Espainiako eta Mexikoko ziba txapeldunaren eskutik ziba erakustaldi eta lehiaketa ikusgarria egin zuten atzo, martitzena. Boomerang-a, txakurtxoa… eta bestelako figurak zela egiten ziren erakutsi zioten elkarri bertaratutakoek. 15 egun barrurako egin du hurrengo hitzordua. Bideoko bi lagunak dira gazteen mailako lehiaketako lehen bi irabazleak: Oihan Larrañaga eta Imanol Agirre.

Herrian parke berria dugula ospatu zuten, jolasean

  Gizartea

Udaberrian sartuta gaudela aprobetxatuta egin nahi izan zuten ospakizuna, Estaziñoan jolasparke berria dugula ospatzeko, alegia. Gaztelekuko, ludotekako eta Kukumixoko begiraleek lagunduta, grafitiak egiten ibili ziren neska-mutikoak, aurpegiak margotuta ponpoxo-ponpoxo utzi zituzten, eta besteak beste, bapo meriendatu zuten, gazteek eurek prestatutako frutekin irabiatuak eginez.

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Pentsioen etorkizuna bermatzeko protestan segitzen dute

  Gizartea

Pentsioen etorkizuna bermatzeko protestan segitzen dute

Beste astelehen batez, Plaza Berria bete egin zuten erretiratuek eta pentsiodunek pentsio publiko “duinak” aldarrikatzeko. Pare bat astez ohi baino jende gutxixeago bertaratu ondoren, atzo berriro ere jendetsu ikusten zen protesta ekitaldia. Amaieran iragarri zuten “aurrera” doazela maiatzaren 26ko mobilizazioekin.