api 16, 16:07 Soraluze
Aurrera doaz Ezozibidea Berritzen proiektuaren baitako obrak. Joan den asteko osoko bilkurak aho batez onartu zuen obra horiek egiteko beharrezko pausoak eta baimenak ematea. Horri esker, laster hasiko dira Ezozibidea 20tik 32ra bitarteko atarietan igogailua eta inguratzaile-termikoa jartzeko lanak. Obrak 18 hilabetez luzatzea da aurreikuspena.
api 16, 11:59 Soraluze
Datorren apirilaren 23an, martitzena, Itxaropena elkarteak bazkaria eskainiko die bazkideei. 75-80 bat lagunendako lekua izango da, igogailu berriarekin egokitu egin beharko baitute elkartearen espazioa. Gaur bertan, martitzena, hasiko dira izenak hartzen, arratsaldeko bingoa baliatuta. Ekimen berria da datorren asteko bazkaria. Itxaropenako zuzendaritzatik ikusi dute halakoak antolatuz gero, badirela hainbat lagun errazago animatzen direla ekimenetara, batik bat, elkarrekin egoteko asmoz.