Indarkeria matxista baztertu dute Soraluzen ere

  Gizartea

Indarkeria matxista baztertu dute Soraluzen ere

Datu ofizialak eta ez ofizialak batuta, guztira, 89 emakume hil dituzte 2018an. Halaxe azpimarratu dute Korner Morea elkarte transfeministako ordezkariek Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko egunaren mobilizazioen bueltan. #MeToo proiektua aurkeztu dute lehenengo eta elkarretaratzea egin dute ondoren. 100 herritar pasak parte hartu du Plaza Berrian egindako salaketa ekitaldian.

'Mastodon.eus' jaio da

  Gizartea

'Mastodon.eus' jaio da

Sare sozialeko instantzia bat da Mastodon.eus, mundura euskaraz salto egiteko. Zenbait erakunderen (PuntuEUS Fundazioa eta Azkue Fundazioa), enpresaren (Dinahosting, iametza), kooperatibaren (Talaios), norbanakoren (Laborategia 2.0) eta aktibisten (Librezale) elkarlanetik jaio da. Euskarazko komunitatearen inguruan dauden eta sor daitezkeen bestelako instantziekin elkartzeko borondatearekin eta irauteko asmoarekin dator.

Indarkeria matxistaren aurkako adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Indarkeria matxistaren aurkako adierazpena

Igandean, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Eguna da; Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du eta igandeko elkarretaratzera deitu ditu herritarrak.

Autobus geltokia Gila zubian ipintzeko behar adina ahalegin ez da egin

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Autobus geltokia Gila zubian ipintzeko behar adina ahalegin ez da egin

EAJ eta PSE-EEk Errabaleko obrekin batera autobus geltokia Kiroldegira eramatea erabaki dute. EHBildutik hasieratik esan dugu inondik inora ez dugula aldaketa babesten eta Errebaleko obrak aprobetxatu behar direla autobus geltokia Gila Zubira ekartzeko.

Aurrerapauso esanguratsuak eman dituzte Dolmenen Ibilbidea proiekturako

  Gizartea

Aurrerapauso esanguratsuak eman dituzte Dolmenen Ibilbidea proiekturako

Aho batez onartu zituzten udal ordezkariek atzoko (eguaztena) ez ohiko osoko bilkuran aztertutako gai guztiak. Tartean, behin betiko onespena eman zioten Dolmenen Ibilbidearen hitzarmenari. Hain zuzen ere, gai horri aipamen berezia egin zion Iker Aldazabal alkateak, Dolmenen Ibilbideari dagokion proiektua lantzeko, gauzatzeko eta balorean ipintzeko 2018an eman dituzten aurrerapausoak azpimarratuta. Adibidez, jakinarazi zuen 131.641,71 euroko diru partida lortu dutela aurten.

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren ingurukoak Sorapedian jaso dituzte

  Gizartea

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren ingurukoak Sorapedian jaso dituzte

Arrasto luzea lagatzen dihardu Herri Txiki, Infernu Handi saioak Soraluzen. Esaterako, Sorapedian ere jaso dute haren berri. ETB1eko saioak berak Sorapediari berari egindako aipamenak baliatu, eta programaren harira, lau sarrera berri ditu Soraluzeko entziklopedia digitalak, saioaren emisioaz geroztik.

Karakatera martxa Sebas Etxaniz preso elgoibartarra etxera dezaten eskatzeko

  Gizartea

Karakatera martxa Sebas Etxaniz preso elgoibartarra etxera dezaten eskatzeko

Soraluzeko eta Elgoibarko Sarek deituta, domekan mendi-martxa egingo da Karakatera, bertan “elkartasun-argazkia” ateratzeko. Sebas Etxanizek datorren astean beteko ditu 75 urte, Asturiasko espetxean.

Emakumeenganako indarkeria mahai gainean

  Gizartea

Emakumeenganako indarkeria mahai gainean

Azaroaren 25ari, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunari begira jarri da udalerria atzo ezkero. Izan ere, Korner Morea elkarte transfeministak antolatuta, Indarkeria matxistaren aurpegixak izenburua duen erakusketa zabaldu zuten. Eta domekara bitartean, hainbat modutara landuko da emakumeek jasaten duten indarkeria eta haren ondorioak.

Pentsioen protestak tinko segitzen du

  Gizartea

Pentsioen protestak tinko segitzen du

Asteleheneroko erretratua errepikatu da gaur eguerdian Plaza Berrian: pentsio duinen aldeko protesta. Amore eman barik, tinko segitzen duen mobilizazioan 100 bat lagun izan dira gaurkoan.

Soraluzekoa, ikusiena

  Gizartea

%7,4ko audientzia mailarekin, aurtengo denboraldiko saiorik ikusiena izan zen atzo pantailaratu zuten Herri Txiki, Infernu Handi programaren Soraluzeko kapitulua. Eta programak berak daramatzan bost denboraldietan, berriz, bigarren ikusiena izan da Soraluzekoa. 

Kristobal Kolon bera, Soraluzeko Salonazpi baserrian jaioa!

  Gizartea

Soraluzetarren kondairarik gustukoena kontatu dio Juan Luisek Pagadiri: Kristobal Kolon plaentxiarra omen zen, Salonazpi baserrikoa. Maiztegi, Larreategi, Laskurain eta Sologoen ziren bere abizenak.

Jose eta Magdalena, 'Total Crunch' gimnasio-makinan trebeak

  Gizartea

Josek eta Magdalenak, egunero-egunero, ezin faltatuzko hitzordua dute: ariketa pixka bat egitea. Oinez egiteaz gain, 'Total Crunch' deituriko gimnasio-makinan lantzen dute indarra.

Joxerramon eta Zuhaitz, nor baino nor, egurra txikitzen

  Gizartea

Joxerramon basomutil sendoa izana da eta indar nabarmena du. Hori bai, makina bat istripu eta susto igaro dituen arren, ez du umorerik galdu. Ezbehar guztien errepasoa egin dio Zuhaitzi. Bera izan zen, hain justu, atzoko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioko protagonistetako bat.

Luzio eta 'perretxikozgailua'

  Gizartea

Luzio perretxikoen maitalea da. Hori du pasio eta sarri joaten da autoa hartuta kilometroak egin eta perretxikoak batzera. Etxean, gainera, izozkailu handi bat du goitik behera perretxikoz betea.

Egoitz eta 'Marras' Pagadirekin

  Gizartea

Egoitzen eskutik, herriko maskota ezagutu du Pagadik: Marras. Barraskilo erraldoia da, eta jaietako ikurra izateaz gain, herriko erakunde askoren irudian ere ikus daiteke, Sorapedian, besteak beste.