ARGAZKI ALBUMA
Bapo bazkaldu zuten Itxaropenaren eskutik

Ubane Madera Zangitu api 25, 10:58 Soraluze

Martitzenean, 83 lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan Itxaropena Erretiratuen Elkartearen eskutik antolatutako bazkarian. Berritasun modura antolatutako jatordua izan zen eta antolatzaileek esandakoaren arabera, oso ondo joan zen dena. Bazkalondoren, bingoan jardun zuten ohikoek eta berri batzuk ere gehitu zitzaizkien jokorako. 

Zirkua arrakastatsu

Ubane Madera Zangitu api 24, 13:32 Soraluze

Aspaldiko partez, zirkua dago Soraluzen. Atzo, martitzena, izan zuen lehen funtzioa eta arrakastatsu joan zen, bertaratutakoen arabera. 100 bat lagun izan ziren ikusten eta gozatu egin zuten espektakuluaz. Malabarrak, oreka ariketak, pailazoak… eta film ezagunetako protagonistak ikusi ahal izan zituzten, besteak beste, Jurassic World eta Cars pelikuletakoak. Haiekin argazkiak ateratzeko aukera ere izan zuten. Gaur, 18:00etan izango du azken funtzioa zirkuak, futbol zelaiko aparkalekuan. Hizkuntzari dagokionez, emanaldian batez ere frantsesez dihardute eta gazteleraz ere ematen dituzte zenbait azalpen; euskaraz berba solte batzuk. Bideoak eta argazkiak: Bittor Murguzur.

Udaletxeko batzar aretoan, Soraluze