Oskarbik beherapen ezin hobeak ditu zapata eta zapatilletan!

  Gizartea

Beherapen handiekin hasi du udako merkealdia Oskarbik. Bere dendetako erakusleihoak deskontuz beterik ageri dira!

Irailera arte atseden

  Gizartea

Irailera arte atseden

Eguzkiaz babesteko guardasolak eskuetan zituztela egin dute gaur, astelehena, pentsio duinen aldeko ikasturteko azken elkarretaratzea. Bestelako udalerrietan moduan, Soraluzen ere atseden hartuko dute, bada, irailera arte. Ikasturte berriarekin batera bueltatuko dira plazara protestara.

Mutxaneko potzuan bainatzen

  Gizartea

Dozena erdi mutiko Mutxaneko potzuan bainatu ziren auzolanak iraun zuen bitartean.

Garbitu dute Mutxaneko potzurako bidea

  Gizartea

Hamabost bat lagun batu ziren domeka goizean Mutxaneko potzurako bidea garbitzeko egin zen auzolanean. Denetariko zaborrak atera zituzten, obretako edukiontzi osoa bete zuten arte.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Esku baranda berriak, bi puntutan

  Gizartea

Esku baranda berriak, bi puntutan

Gabolatsen zein frontoian, bietan ipini ditu eskudel edo esku baranda berriak Soraluzeko Udalak. Gabolatseko kasuan, bertako aldapan ipini dute, inguruko urbanizazio lanen barruan, eta frontoian, bertako eskaileretan irisgarritasun planean “aurreikusitakoaren” arabera eta “bizilagunen eskaria aintzat hartuta”.

Sutearo erakundea: bazkideen sostenguz, bazkideendako babes

  Gizartea

Landa eremuko eraikinei babesa eman guran sortu zen Sutearo Elkarri Laguntzeko Erakundea. Gaur-gaurkoz, 4.200 bazkide inguru ditu. Eta horiek, nola ez, funtsezko dira erakundearendako: eurak dira egitasmoaren sostengu.

Bukatu dute patinaje ikastaroa

  Gizartea

Hiru taldetan banatuta, guztira, 44 neska-mutikok parte hartu du Soraluzeko Udaleko Kirol Batzordeak udako sasoirako antolatutako patinaje ikastaroan. Barikuan egin  zuten azken saioa. Hurrengoa Gabon inguruan izango da, ohi denez.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Debabarreneko herri guztiek elkarlanean dihardute Euskaraldia prestatzen

  Gizartea

Debabarreneko herri guztiek elkarlanean dihardute Euskaraldia prestatzen

Debabarreneko 80 lagun batu ziren atzo, eguena, Debako Zubi Zaharrean Euskaraldia ekimena bailaran elkarrekin egingo dutela azaltzeko. Izan ere, Debabarreneko herri guztietan Euskaraldia prestatzeko lanetan dihardute, herritarrak eta erakundeak elkarrekin. Hori horrela, Deba bailara oso-osoak parte hartuko du: Leintz-Gatzagan hasi eta Mutrikuraino.

‘Plaentxia Pride’ leloa Soraluzen kalez kale

  Gizartea

‘Plaentxia Pride’ leloa Soraluzen kalez kale

Harrotasunaren Eguneko elkarretaratzeak kalez kale eraman zituen LGTBI+ kolektiboaren eskubide aldarrikapenak atzo, eguena. 40 bat lagun Plaza Berrian elkartu eta ondoren abiatu ziren manifestazioan. Atzoko elkarretaratzearekin amaitutzat eman dituzte aurtengo ekainaren 28aren bueltan antolatutako ekimenak.

Sagarrerrekako 'Mutxan"eko putzurako bidea garbitzeko auzolana

  Gizartea

Sagarrerrekako 'Mutxan"eko putzurako bidea garbitzeko auzolana

Domekan, uztailaren 1ean, Sagarrerrekako putzurako bidea garbitzeko auzolanerako deia egin du Soraluzeko Udalak, Mendi Taldearekin elkarlanean. 09:00etan abiatuko dira Zubi Nagusitik eta zikinak batu ondoren, mokadutxoa partituko dute bertaratutakoen artean. Argazkia: Nerea Atxotegi.

LGTBI+ Kolektiboak harro aldarrikatuko du gaur libre izateko eskubidea

  Gizartea

LGTBI+ Kolektiboak harro aldarrikatuko du gaur libre izateko eskubidea

Ortzadarraren koloreak bistaratuko dituzte gaur atzera ere, Harrotasun Eguna den honetan. 19:30ean elkarretaratzea deitu dute Korner Moreak, Soraluzeko Emakumeen Topaguneak eta Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordeak. Eta azken erakunde horrek, adierazpena argitaratu du Berdintasunaren konkistan, gizartea TRANSformatuz lelopean. 

Ipini eta berehala apurtu

  Gizartea

Ipini eta berehala apurtu

Kexu da Errekalde auzoko I.M. bizilaguna, inguruko berdegunea apaintzeko berak landatutako lirioak kendu egin dizkiotelako. "Sartu nituen ingurua edertzeko, borondate onenarekin eta hurrengo egunean ja lurretik aterata laga zituen norbaitek", kontatu du.

Uztailean ere, aurrera!

  Gizartea

Bestetan baino herritar gutxiagok parte hartu zuen arren, beste astelehen batez pentsio duinen aldeko aldarrikapena egin zuten atzo. Gainera, hileko azkeneko astelehena izaki, manifestazioa egin zuten, elkarretaratzea barik.

Koloreak aldarrikapen

  Gizartea

LGTBI+ kolektiboaren adierazgarri diren kolore biziak oinarri, Iturburu pasealekuko bi jarleku margotu zituzten zapatuan, aldarrikapen modura. Ekainaren 28an ospatuko duten Harrotasun Egunaren baitan egin dute ekimen hori. Hurrengo hitzordua eguenerako egin dute: elkarretaratzea, 19:30ean, Plaza Berrian.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Autobus geltokien leku aldaketak berretsi dituzte EAJ eta PSE-EEek

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Autobus geltokien leku aldaketak berretsi dituzte EAJ eta PSE-EEek

Ekaineko hirigintza batzordean jakinarazi zitzaigun ofizialki Errabaleko autobus geltokia kiroldegiko bihurgunera aldatuko dutela eta SAPAn dagoena lehen garai batean ekonomatoa zegoen lekura mugituko dutela.