Bidegorria moztuta

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Bidegorria moztuta

Soraluze eta Bergara lotzen dituen bidegorria erabat itxita egongo da gaur, bihar eta etzi goizeko 8etatik arratsaldeko 17:30era, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz garbiketa-lanak egin behar dituztelako bertan.

"Euskal gizarteari, presoen alde kalera atera dadin eskatu nahi diogu" Kalera Kalera

  Gizartea

Barixaku iluntzean, ekitaldia egin zuten Euskal preso eta iheslari ohiek Kalera, Kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera lelo duen dinamikarekin bat eginez. Irakurritako manifestuan "presoak kalera ateratzeko exigitu" eta "euskal gizarteari presoen alde kalera ateratzeko" eskatu zuten. Argazkiak: G. Azkarate eta R. Etxeberria.

»» Ikusi argazki guztiak (29)

Autoaren kristala hautsi diote, urez betetako poltsa jaurtita

  Gizartea

Autoaren kristala hautsi diote, urez betetako poltsa jaurtita

Herritar batek salatu duenez, zapatu gauean, kiroldegiko zubiaren parean zijoala, urez betetako poltsa bat jaurti zioten zubitik eta autoaren aurrealdeko kristala hautsi. 

Eguneko zentroa martxan

  Gizartea

Atzo zabaldu zen Soraluzeko eguneko zentroa zazpi pertsonarekin . Eskaeraren arabera beteko dira tokiak eta gehienez 18 pertsonarentzako lekua dago. Juan Fernandez plaentxiarra eta Garbiñe Garcia bergararrak dihardute lanean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bigarren eskuko produktuen azoka

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Bigarren eskuko produktuen azoka

Bigarren eskuko produktuak saldu edo trukatzeko azoka antolatuko du aurtengoan ere Ingurumen Batzordeak, berrerabilpena bultzatzeko helburuarekin.

Adierazpena bideoan

  Gizartea

Adierazpena: Askatasunez gabetutako pertsonak larriki gaixo edo adindunen giza-eskubideen alde.

  Gizartea

Idatzi hau sinatzen dugunok uste sendo bat partekatzen dugu: pertsona ororen giza eskubide guztiak defendatu behar dira. Guztiok ditugu eskubide horiek, bai eta askatasunaz gabetuta daudenek ere.

Bernarda Garciak laguntza eskatu du

  Gizartea

Bernarda Garciak laguntza eskatu du

Bernarda Garciak hirurogeita zazpi urte ditu, gaixorik dago eta bakarrik bizi da Atxuri kaleko etxebizitza zahar batean. Etxebizitza isolatu barik dago eta neguan sekulako hotza egiten du. Bernardak laguntza eskatu du bizi duen egoerari aurre egiteko. 

Elkartasun-kontzertuan 3.000 euro batu ziren

  Gizartea

Hirurehun herritarretik gora batu ziren joan zen barixakuan Bergarako Orkestra Sinfonikoak elizan eman zuen elkartasun kontzertuan. 3.000 euro baino gehiago batu ziren eta diru hori Aspanogiri bideratuko diote orain. Argazkiak: Sergio Alonso eta Olatz Oregi.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Soraluzeko Eguneko Zentroa

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Soraluzeko Eguneko Zentroa

Ostegun honetan zabalduko ditu ateak Foru Aldundiak kudeatuko duen Eguneko Zentro berriak, mendekotasuna duten udalerriko adinekoei zerbitzua emateko.

Zergatik ez die udalak soraluzetar guztiei zabaldu eguneko zentroko langile izateko aukera?

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Zergatik ez die udalak soraluzetar guztiei zabaldu eguneko zentroko langile izateko aukera?

Hainbat soraluzetar aurki zabalduko den Eguneko Zentroko langile izateko aukeraketa prozesutik kanpo gelditu dira, udalak ez duelako deialdirik egin.

Giza eskubideen aldeko adierazpen bateratua

  Gizartea

Giza eskubideen aldeko adierazpen bateratua

Alkate eta zinegotzi izan diren hainbat herritarrek agerraldia egin dute Soraluzeko antzokian 70 urtetik gora dituzten edo larriki gaixo dauden presoak aska ditzaten eskatzeko, bereziki, Eloi Uriarte eta Sebas Etxaniz soraluzetarrak aske lagatzearen aldeko adierazpena irakurritu dute. 

Indarkeria matxistaren aurkako konzentrazioa

Indarkeria matxistaren aurkako konzentrazioa

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Mil esker gerturatu zarien guztieri..oso hunkigarrixa izan da << ZUEN IZENAK EZ DIRA INOIZ HISTORIATIK EZABATUKO >>

Beldur barik sariak banatu dira

  Gizartea

Gaur arratsaldean 16. Beldur barik lehiaketaren sariak banatu dira. Hiru ikus-entzunezko aurkeztu dira eta sarituak "Beldurrik gabeko iraultzan ez dugu printze urdinik behar" eta "Txibierroak" lanak izan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Soraluzetarren bideoak bozkatzeko

  Gizartea

Soraluzetik  aurkeztu duten bideoa, "Beldurrik gabeko iraultzan ez dugu printze urdinik behar", bozkatzeko epea zabalik dago.