Elgoibarrera bidean hil den gizonezkoa soraluzetarra da

  Gizartea

Elgoibarrera bidean hil den gizonezkoa soraluzetarra da

Udaltzaingoak jakinarazi digunez, Pedro Jorge Vicho 80 urteko soraluzetarra da eguerdian Maltzagatik Elgoibarrera bideko istripuan hil den gizonezkoa. 

Gizon bat hil da trafiko istripuan, Elgoibar eta Eibar artean

  Gizartea

istripua saturixo elgoibarTrafiko istripu larria izan da 12:00etan Elgoibar eta Eibar arteko mugan, 634 errepidean, Saturixo inguruan. Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre talka egin dute eta hil egin da autoko gidaria.

Soraluzetarrek ere altxatu dute atzamarra espetxe politikaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Sare Herritarrak SalatzenDut kanpaina jarri du martxan espetxe politika salatzeko. Bideo honetan jaso ditugu kanpainan parte hartu duten soraluzetarren argazkiak, hainbat jende ezagunek zapatuan Bilbon egingo manifestaziora joateko egin duten deialdiarekin batera. 

Lapurreta futbol zelaiko tabernan

  Gizartea

Gaur goizaldean sartu dira lapurrak futbol zelaiko tabernara aluminiozko pertsianan zulo bat eginda. Ertzaintza lapurrak idetifikatzen lagundu dezaketen aztarnak batzen dihardu.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

"Munduaren beste puntan nire txokoa egitea lortu dut" Nerea Iñurrieta

  Gizartea

Lanak eraman zuen orain urte bete Nerea New Jersey iparraldean dagoen Fair Lawn herrira, Manhattanetik ordu erdira. Familia, lagunak eta kaleko giroa botatzen ditu faltan gehien.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Tere Sousa "Nací para ser libre"

  Gizartea

Tere Sousa idazleak ekitaldian "Nací para ser libre" testua irakurri zuen momentua jaso dugu bideo honetan.

"Soraluzek erabaki" ekitaldia bideoan

  Gizartea

Gure Esku Dagok antolatuta abenduaren 29an antzokian egin zen ekitaldia jaso dugu bideoan. Irudiak eta postprodukzioa: Gaizka Azkarate. Audioa: Txabi Labayen. 

Estatus politikoaren gaineko galdeketa maiatzaren 7an egingo da Soraluzen

  Gizartea

Herriko artista ugarik musika eta dantza ikuskizunez jositako ekitaldi berezia eskaini zuten atzo antzokian. Soraluzeko Gure Esku Dagok iragarri zuen estatus politikoaren gaineko herri-galdeketa maiatzaren 7an egingo dela. Argazkiak: Fernan Oregi.

»» Ikusi argazki guztiak (49)

Eguzkitan goxo, itzaletan hotz asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Eguzkitan goxo, itzaletan hotz asteburuan

Zeru oskarbiarekin eta apenas haize barik jarraituko dugu asteburuan. Ondorioz, goiz hotzak, izotz eta guzti, eta egun eguzkitsuak izango ditugu.

Salaketa, zapatuan gertatutako erasoa dela-eta

  Gizartea

Salaketa, zapatuan gertatutako erasoa dela-eta

Zapatu gauean Mari Domingi eta Olentzeroren panpinei egindako erasoa dela-eta, prestaketa lanetan jardun duten Pil-pileaneko kideek gogor salatu nahi dituzte ezezagunek bertan eragindako kalteak.

Erromatarren kasko bat aurkitu dute Karakaten (Iñuxentekeria)

  Gizartea

Erromatarren kasko bat aurkitu dute Karakaten (Iñuxentekeria)

Aransadiko indusketen arduradunak jakinarazi duenez, kasko erromatar bat aurkitu dute Karakaten. Gudalosteak bertan egin zuen ospakizunen batean soldaduren batek galdutakoa izan daitekeela uste dute.

Lan-deialdia ludotekako bi hezitzaile kontratatzeko

  Gizartea

Lan-deialdia ludotekako bi hezitzaile kontratatzeko

Pil pilean Euskara Elkarteko Haur eta Gazte Sailak bi hezitzaile kontratatuko ditu otsailetik uztailera bitartean ludotekan lan egiteko.

“Erabakitziak libriago egitten gaittu” ekitaldia, Gure Esku Dagok antolatuta

  Gizartea

“Erabakitziak libriago egitten gaittu” ekitaldia, Gure Esku Dagok antolatuta

Soraluzeko Gure Esku Dagok kantua, margoa eta dantza uztartuko dituen ekitaldia antolatu du abenduaren 29rako (eguena). Udaberrian egingo den galdeketari begira “herria girotu eta soraluzetarren parte hartzea sustatzea” izango du helburu.

Iraultz Arluziaga (Sare): “Presoen auzia herritarron presioaren bidez konponduko da”

  Gizartea

Iraultz Arluziaga (Sare): “Presoen auzia herritarron presioaren bidez konponduko da”

Iraultz Arluziaga Soraluzeko Sareko kidea da; euskal preso, iheslari eta deportatuen giza-eskubideen alde diharduen herritarren sarekoa. Herriko alkate eta zinegotzi ohien agerraldia lantzen jardun ostean, Sarek deituta, urtarrilaren 14an Bilbon egingo den mobilizazioa prestatzeko lanean dihardu buru-belarri.

Nola landu dolua gure seme-alabekin

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Nola landu dolua gure seme-alabekin

Izar Arregi psikologoak dolua haurrekin nola landu azalduko du Udalako Hezkuntza Batzordeak, "Guraso Eskolak" programaren barruan, martitzenerako antolatu duen hitzaldian.