Literatur saioa ume eta gurasoendako
Umeekin heriotzaren gaia lantzera dator 'Azken galdera amari' saioa bihar

Egoitz Unamuno api 24, 12:00 Soraluze

Manex Beristainek (Azpeitia, 1977) 'Azken galdera amari' ipuina aurkeztuko du bihar, eguena, Soraluzen. Ipuinak heriotza eta dolu kasu erreal bat du oinarri, eta aurkezpenera gonbidatuta daude bospasei urtetik gorako umeak eta haien gurasoak. Saioa 18:00etan hasiko da, udal-liburutegian.

Asturiasen firin-faran

Ubane Madera Zangitu api 24, 09:03 Soraluze

Astelehena ezkero, Asturias ari dira ezagutzen bertatik bertara 40 soraluzetar pasa, Itxaropena Erretiratuen Eskutik. Astelehenean ailegatu eta goizean Ribadesella ikusi eta arratsaldean Oviedon bisita gidatua egin zuten. Atzo, berriz, Samuño bailaran hasi zuten goiza, Meatzeko Trenaren ekomuseoa bisitatuz eta arratsaldean Luencon ibili ziren. Gaur, eguaztena, dute azkeneko eguna bertan. Gijon bisitatuko dute eta bazkaldu ondoren hartuko dute etxerako bidea. Argazkiak: Rosa Zabala eta Marian Begil.

Udaletxeko batzar aretoan, Soraluze