Asier Riesgo eta Mikel Gonzalezekin berbetaldia

  Euskara

Asier Riesgo eta Mikel Gonzalezekin berbetaldia

Asier Riesgo (SD Eibar) eta Mikel Gonzalez (Real Sociedad) futbol jokalariak etorriko dira martitzenean herriko antzokira, Izarrekin berbetan egitasmoaren barruan. Koikili Lertxundio Atletick-eko jokalari ohiak egingo ditu moderatzaile lanak.

Pilar Espiga: "Jende asko dago lotsagatik erdarara jotzen duena"

  Euskara

Pilar Espigak zortzi urte daramatza Berbalagun egitasmoan parte hartzen. Urteotan aurrerapen handia egin du, eta, gaur egun, dendan euskaraz jarduten du naturaltasun osoz. Berbalagunen jarduteak lotsa kentzen eta berba egitera ausartzen lagundu dio. Euskaraz gero eta gehiago egin eta euskaraz bizi izatea da bere helburua. 

Ametsak I: kanpainako lehenengo spota

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Lehenengo spot honetan orain hamarkada batzuk Nafarroa hegoaldean piztutako euskararen lehen loraldiko protagonisten ametsak dakarzkigute.

Aurten bi saski eskainiko ditu Errigorak Gabonetako kanpainan: zuria eta beltza

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Urtero moduan, Errigorak udazkeneko kanpaina hasi du eta Soraluzen ere izango da saskiak eskatzeko aukera. Azaroaren 8ra arteko epea dago eskatzeko. 

Kilometroak 2016 (Egitaraua)

  Euskara

Domekan Kilometroak direla eta Bergaran antolatu duten egitarau osoa.

Kilometroak Bergaran (informazio praktikoa soraluzetarrendako)

  Euskara

Demasa lemapean egingo da domekan ikastolen aldeko Kilometroak jaia Bergaran. Soraluzetarrendako baliagarri izan daitekeen informazio praktikoa jaso dugu ondorengo albistean (egitaraua, autobusak, bizikletan joateko deialdia...). 

Herriko euskaltzaleok elkarrengana batzen (Topaketa eguna)

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Hogei urte egiten ditu aurten Pil-pileanek eta zapatua euskara elkartearen bueltan dihardugun hainbat lagun batu ginen elkarrekin egunpasa egiteko. Lehenengo aldia izan da halako egun bat antolatu duguna eta ederra izan da hainbat belaunalditako pertsonak Marrazen ondoan ikustea, Soraluze euskaldunago egiteko ahalegina sinbolizatzen duen marrazkiloaren ondoan. 

»» Ikusi argazki guztiak (14)

"Konturatzerako euskaraz" spota, Berbalagunen kanpaina bultzatzeko

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Ikusi aurtengo Berbalagun kanpaina bultzatzeko Euskaltzaleen Topaguneak kaleratu duen spota. Euskal Herrian 6.000 herritarrek baino gehiagok parte hartzen dute euskara praktikatzeko egitasmoetan.

Pili Espiga berbalagunaz Euskadi Irratian (Audioa)

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Pili Espiga berbalagunaz Euskadi Irratian (Audioa)

Euskadiko Irratiko Faktoria saioan Pilar Espiga soraluzetarra elkarrizketatu zuten atzo. Soraluzeko Berbalagun taldean eman dituen zortzi urteetako esperientziaren berri galdetu diote.

Berbalagun egiteko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Berbalagun egiteko epea zabalik

"Konturatzerako euskaraz" da aurtengo Berbalagun egitasmoaren kanpainaren lelo nagusia. Horixe da Soraluzeko Berbalagun egitasmoaren helburua ere; astean ordubetez euskara praktikatzera batzen diren herritarrek konturatzerako euskaraz jardutea. 

Jo du txirrinak!

  Euskara

Txirrinak jotzearekin batera hasi da 2016-2017 ikasturtea ikastetxean. Goizeko 10:00etan sartu dira Lehen Hezkuntzakoak eta 10:30etan Haur Hezkuntzakoak, 385 gaztetxo guztira. Jantoki zerbitzua irailaren 12an hasiko dela gogorarazi dute.

»» Ikusi argazki guztiak (43)

Berbalagunen bisita Egotzara

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Joan zen domekan, Berbalagun egitasmoan parte hartzen dugun hainbat herritarrek irteera egin genuen Egotza baserrira. 

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Graduondoko Ikastaroak egiteko laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Graduondoko Ikastaroak egiteko laguntzak

Euskara gai moduan daukaten graduondoko ikastaroen amaierako proiektuak laguntzera zuzendutako diru-laguntza lerroa sortu du Hizkuntza Politikaren Batzordeak.

Berbalagun moduan egindako ibilbideari aitortza

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Berbalagun moduan egindako ibilbideari aitortza

Soraluzeko Berbalagunean hasiera hasieratik parte hartzen duten hainbat herritarrek omenaldia jaso zuten joan zen zapatuan Atarrabian (Nafarroa) ospatu zen Mintza Egunean. 

Gaztetxoen eta familien hizkuntza-ohiturei buruzko azterlana aurkeztuko da gaur

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Gaztetxoen eta familien hizkuntza-ohiturei buruzko azterlana aurkeztuko da gaur

Udalaren enkarguz herriko haurren, nerabeen eta beren gurasoen hizkuntza ezagutza eta erabilerari buruz Aztiker enpresak egindako azterlana astearte honetan aurkezten da.