abu 04 Ingurumena
Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan abiatu ditu Deba ibaian lau presa eraisteko lanak. Dagoeneko eraitsi dituzte Matxiategikoa (Bergara), Altzolabekoa (Elgoibar) eta Santa Anakoa (Mendaro) eta datozen egunetan eraitsiko dute San Prudentziokoa (Bergara-Arrasate). Lanok ibaiak lehengoratzeko Merlin proiektu europarraren baitakoak dira. Argazkiak: Gipuzkoako Foru Aldundia.