#HitzezEkitekoGaraia. Soraluzeko Euskaraldiaren gaineko informazio guztia.
Topaketa
“Euskaraldiak konpleju gabe jarduteko babesa eman dit”

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia batzordea 2022 abe 08 Soraluze

Honelakoak eta beste asko entzun ziren zapatuan Ahobizi eta Belarripresten topaketan. Giro goxoan, lagun artean, Euskaraldian zehar izandako bizipen eta hausnarketez berba egiteko aukera izan zuten bertaratu ziren herritarrek. Aurreko edizioetan bezala, “lorpen eta garaipen txikien batura izan da aurtengo Euskaraldia ere”, diote Soraluzeko batzordetik.