Demografiaren bilakaera 2001 eta 2021 urteen artean.
Saretzen proiektua jarri dute abian EITBk eta TOKIKOMek

Gizartea

EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak Saretzen proiektua jarri dute abian, elkarrekin datu kazetaritza jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko. Egitasmoaren helburua da datu kazetaritza elkarrekin eta elkarlanean lantzea, BBCren eta Erresuma Batuko dozenaka tokiko hedabideren Local News Partnership ereduari jarraituz.