Domeka honetan, II. Gazta Azoka egingo dute. Goi mailako produktuak ekarriko dituzte eskualdeko lau gaztagilek. Plaza Zaharrean izango da azoka, 10:30etik 14:00ak arte.
Barikuan, bete egin zen Oreka Art galeria, Juan Manuel Arruabarrena artistaren erakusketaren irekieran. Diálogos Íntimos izenburuarekin 15-20 bat obra ipini ditu ikusgai margolari soraluzetarrak. Irailaren 29ra arte izango da Arruabarrenaren obraren mostra hori ikusteko aukera.