Gurkewicz izeneko artistak lore lehorrekin egindako azken lanekin osatutako erakusketa antolatu du.
Domeka honetan, II. Gazta Azoka egingo dute. Goi mailako produktuak ekarriko dituzte eskualdeko lau gaztagilek. Plaza Zaharrean izango da azoka, 10:30etik 14:00ak arte.
Barikuan, bete egin zen Oreka Art galeria, Juan Manuel Arruabarrena artistaren erakusketaren irekieran. Diálogos Íntimos izenburuarekin 15-20 bat obra ipini ditu ikusgai margolari soraluzetarrak. Irailaren 29ra arte izango da Arruabarrenaren obraren mostra hori ikusteko aukera.