Euskara Zine Aretoetara programaren barruan, "Alfonbra magikoa" pelikula ikusiko dute lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleek.
Herriko Krabelin pintura eskolako ikasleek beren mrgolanak erakutsiko dituzte, urteroko erakusketan.
Soraluzeko Esperientziaren Gela-k 2019-2020 ikasturterako programatutako jardueren barruan, "Positiboki biziz" tailerra egingo da abenduan. Tailerraren helburu nagusia ongizatea hobetzeko, autoestimua handitzeko eta hazkunde pertsonala modu dibertigarri, dinamiko eta parte-hartzailean bultzatzeko trebetasunak garatzea da. Tailerrak 4 saio izango ditu eta Itxaropena Jubilatuen Etxean emango da, astearte eta asteazkenetan (abenduak 3, 4 eta 17, abenduak 18), 17: 30etik 19:00etara.