Bihar, eguaztena, Soraluze Futbol Taldeak urteko batzarra egingo du. 19:00etan elkartu, eta taldearen egoera ekonomikoa, urteko kuoten balizko jaitsiera, eta bestelako gaiak izango dituzte aztergai.
Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak Virginia Arakistain argazkilariaren "Argazki-marrak" izeneko erakusketa antolatu du, ekainaren 18tik uztailaren 6ra arte.