Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko bisita gidatua antolatu da. Irteera goizeko 10etan Karakateko aparkalekutik. Izena emateko 657794677 telefono zenbakira deitu behar da.
Herriko gazteek Berenjena Eguna antolatu dute lehendabiziko aldiz, ondorengo egitarauarekin:
Ezoziko Ama Abesbatzak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du, Plaza Zaharrean, eguerdiko 1ean.
Ekainaren 29an, zapatuan, eguerditik iluntzera arteko jaia antolatu dute herriko gazteek, Berenjena Eguna izenez bataiatu dutena. Estreinaldia izango du egun horrek herrian, eta ekitaldien artean bazkari erraldoia egingo dute gazteek frontoiko aterpean. Bertarako izen-ematea astelehenean bukatuko da.
Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak Virginia Arakistain argazkilariaren "Argazki-marrak" izeneko erakusketa antolatu du, ekainaren 18tik uztailaren 6ra arte.