Soraluzeko Musika Eskolako ikasleek ikasturteari amaiera ematen dion kontzertua eskainiko dute, Plaza Zaharrean, arratsaldeko 6:30etik aurrera.
Soraluzeko Musika Eskolak 2019/2020 ikasturterako matrikulazio-epea zabaldu du, maiatzaren 15etik ekainaren 19ra. Izen-ematea: Musika-eskolan. Ordutegia: Astelehena 11:30-12:30 eta 15:00-16:45.Asteazkena 10:30-12:30 eta 15:00-16:45.Ostirala 10:30-12:00.Harremanetarako: Tel. 943751544 soraluzemusika@gmail.com
Ekainaren 29an, zapatuan, eguerditik iluntzera arteko jaia antolatu dute herriko gazteek, Berenjena Eguna izenez bataiatu dutena. Estreinaldia izango du egun horrek herrian, eta ekitaldien artean bazkari erraldoia egingo dute gazteek frontoiko aterpean. Bertarako izen-ematea astelehenean bukatuko da.
Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak Virginia Arakistain argazkilariaren "Argazki-marrak" izeneko erakusketa antolatu du, ekainaren 18tik uztailaren 6ra arte.