Gaur, eguaztena, Hamabostero Hankabero ekimenaren baitako ibilaldia egingo dute, zubitik 19:00etan abiatuta. Soraluze, Mugituz! topaguneak jakinarazitakoaren arabera, Ezoziko futbol zelaia eta Sagarrerrekan dagoen Ospital-iturri bisitatuko dituzte, besteak beste.
Soraluzeko Musika Eskolak 2019/2020 ikasturterako matrikulazio-epea zabaldu du, maiatzaren 15etik ekainaren 19ra. Izen-ematea: Musika-eskolan. Ordutegia: Astelehena 11:30-12:30 eta 15:00-16:45.Asteazkena 10:30-12:30 eta 15:00-16:45.Ostirala 10:30-12:00.Harremanetarako: Tel. 943751544 soraluzemusika@gmail.com
Ekainaren 14a bitartean dago zabalik datorren ikasturtean ludoteka edo gaztelekua erabili nahi duten haur eta gaztetxoentzako izena emateko epea; ordutegiak iazo berberak izango dira.
Ekainaren 29an, zapatuan, eguerditik iluntzera arteko jaia antolatu dute herriko gazteek, Berenjena Eguna izenez bataiatu dutena. Estreinaldia izango du egun horrek herrian, eta ekitaldien artean bazkari erraldoia egingo dute gazteek frontoiko aterpean. Bertarako izen-ematea astelehenean bukatuko da.
Jaietako kartel-lehiaketara aurkeztutako kartelak egongo dira ikusgai kiroldegiko erakusketa-gelan, arratsaldeko 7etatik 8:30era, astean zehar, eta 12:00etatik 13:30era larunbatean.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |