Aitor Atxotegik eta Iñigo Iruretak Bergarako Rezusta eta Iñarra pilotarien kontra jokatuko dute bihar, eguaztena, Debarroko eskuz binakako finalerdiaren bueltako partidua. 20:00etan hasiko da norgehiagoka, Arane kiroldegian. Soraluzetarrek “finalean egoteko aukera” egon badagoela uste dute.
Soraluzeko Musika Eskolak 2019/2020 ikasturterako matrikulazio-epea zabaldu du, maiatzaren 15etik ekainaren 19ra. Izen-ematea: Musika-eskolan. Ordutegia: Astelehena 11:30-12:30 eta 15:00-16:45.Asteazkena 10:30-12:30 eta 15:00-16:45.Ostirala 10:30-12:00.Harremanetarako: Tel. 943751544 soraluzemusika@gmail.com
Ekainaren 14a bitartean dago zabalik datorren ikasturtean ludoteka edo gaztelekua erabili nahi duten haur eta gaztetxoentzako izena emateko epea; ordutegiak iazo berberak izango dira.
Ekainaren 29an, zapatuan, eguerditik iluntzera arteko jaia antolatu dute herriko gazteek, Berenjena Eguna izenez bataiatu dutena. Estreinaldia izango du egun horrek herrian, eta ekitaldien artean bazkari erraldoia egingo dute gazteek frontoiko aterpean. Bertarako izen-ematea astelehenean bukatuko da.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |