La Puebla de Labarkan hartzidura berezia dabil, ekainaren 1ean Mintza Eguna ospatuko dutelako bertan. Soraluzeko Berbalaguneko kide batzuek ere asmoa dugu joateko. Bazatoz?
Egitaraua: 11:00etan Hamaiketakoa 11:30ean Kalejira 12:30ean Ekitaldia (Zubi Nagusian) 14:30ean Bazkaria (Kiroldegian) 17:00etan Konboak 18:00etan Erromeria Iratzar taldearekin 20:00etan Triki-poteoa Oharra: Bazkaritarako izena Iratxo gozodendan eman behar da.
Soraluzeko Musika Eskolak 2019/2020 ikasturterako matrikulazio-epea zabaldu du, maiatzaren 15etik ekainaren 19ra. Izen-ematea: Musika-eskolan. Ordutegia: Astelehena 11:30-12:30 eta 15:00-16:45.Asteazkena 10:30-12:30 eta 15:00-16:45.Ostirala 10:30-12:00.Harremanetarako: Tel. 943751544 soraluzemusika@gmail.com