Mikel Aranzetak lehen saria lortu du Bilboko Euskaldunan

Egoitz Unamuno 2017ko mai. 9a, 08:57

Mikel Aranzetak binakako eta taldekako lehenengo sariak eskuratu zituen, joan zen zapatuan Bilboko Euskaldunan jokatu zen hip hop lehiaketan. 

Binakako modalitatean, Igor Piñeiro ermuarrarekin batera lehiatu zen eta 15 bikoteren artean gailentzea lortu zuten, garaikurra eta 250 euroko saria eskuratuz. Taldekakoan 27 talderekin lehiatu ziren, eta modalitate honetan ere lehenengo saria lortu zuten, The Jungle izenarekin, 1000 euroko saria eskuratuz.