2000. urtetik indarrean dagoen mugikortasunerako plana urtea amaitu baino lehenago berritu nahi duela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Planaren helburu orokorrak dira, besteak beste, mugikortasun arazoak identifikatzea, garraio publikoko sareek eskaintzen duten zerbitzuaren irisgarritasuna, estaldura eta zerbitzu maila hobetzea, ibilgailuentzat eta oinezkoentzat hiriko gune publikoaren zein zati izan behar den zehazteko irizpideak ezartzea eta aparkalekuak berrantolatzea.