Eguna oraindik argitu gabe zela, baina ordurako ailegatu da Korrikaren lekukoa Elgoibarrera, 07:00etan puntuan. Azkarateko tunelean hartu dute lekukoa Elgoibarko AEKko ordezkariek eta 22 bider aldatu da eskuz gero, herrigunea zeharkatu eta Altzolara ailegatu aurretik. Mendaroara 07:40rako ailegatu da.