1937an frankistek euren herrietatik bortxaz bota zituzten emakumeak omendu ditu Foru Aldundiak

Barren.eus 2017ko api. 1a, 15:25

gerra emakumeei aitortza alkateak elgoibar mendaroGipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, erakunde aitortza eta bere miresmena eskaini die frankistek 1937an euren herrietatik bortxaz bota zituzten gipuzkoarrei, gehienak emakumeak eta haurrak. Gipuzkoan 750 lagun inguru izan ziren kanporatuak, 13 izan zirelarik herri kaltetuak, tartean Elgoibar eta Mendaro. Hain zuzen ere, Gipuzkoatik egotzi zituzten emakume eta ume horien ibilerak agertzen dituen Ama, nora goaz? filma estreinatuko dute, apirilaren 2an, Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldian.

Osorik irakurri