Laburbira, euskarazko film laburren saioa eguenean antzokian

Erredakzioa 2017ko mar. 28a, 14:03

Martxoaren 22an Laburbira 2017 film laburren zikloa Soraluzera helduko da, Pil-pilean Euskara Elkarteak eta Soraluzeko Udalak antolatuta. Saioa 21:00etan izango da, Antzokian. Ostean, tertulia izango da Ekaitz Uzin eta Gaizka Azkate, Arrainopola film laburren egileekin. 

Zortzi lan emango dira, bakoitza bestearekiko oso desberdina.

Laburbirako filmeekin batera, Ekaitz Uzinek eta Gaizka Azkaratek Arrainopola markarekin ekoitzitako hiru filma ere proiektatuko dira, eta, ostean, tertulia izango da eurekin.

Lehiaketa

Berrikuntza bezala, lehiaketa bat ere egongo da aurten:, eta landetxe batean bi lagunentzako bi gaueko egonaldia zozkatuko dute ikusleen artean. Parte hartzeko kameratoia.euswebguneko Laburbira 2017 ikusleentzako lehiaketa atalean sartu behar da, eta galdera gutxi batzuk erantzun.