Zergatik aukeratu zenuen Soraluze?
Lehen aukera Arrasatera joatea zen, bikotekidea bertakoa zelako, baina momentuko aukera ekonomikoaren arabera, azkenean katalogo bati begira aukeratu genuen hona etortzea kar-kar-kar...
Zer gustatu zaizu gehien?
Herriko jendea, ohiturak eta giroa. 12 urte dira etorri nintzela eta gaur egun ez nintzateke Segobiara bueltatuko, plaentxiarra sentitzen naiz eta oso eroso nago bertako egunerokoan.
Zelakoak izan ziren lehen urteak?
Ni oso alaia naiz eta asko gustatzen zait jendeareakin harremanetan jardutea inongo aurreiritzirik barik. Nire lehen koadrila jubilatu koadrila maitagarri bat izan zen. Denborarekin nire adinekoagoengana gerturatzen joan naiz kar-kar-kar...
Zelakoak gara euskaldunak?
Pentsamolde eta jarrera zabalekoak dira nire herrikoekin alderatuta. Segobian pentsaezina da eguerdian jubilatu batzuekin pote batzuk hartzea. Hemen erreza da lagunartea zabaltzea eta horrek asko lagundu dit.
Zer botatzen duzu faltan?
Familia eta nire jaioterria. Urteak joan ahala geroz eta gutxiago. Esaldiaren zentzu onenean noski; izan ere, gero eta soraluzetarrago sentitzen dut nire burua, bertara eginda nago.
Zela konpondu zara euskararekin?
Euskara ez jakiteak mugak jartzen dizkio kanpotik datorrenari. Lan batzuetan alboratua izan naiz hizkuntza ez jakiteagatik eta hori mingarria da. Dena den, orain jantoki batean dihardut lanean, eta, bertan, erabilgarri zaizkidan hitzak ikasi ditut, gustatzen zait.
Betirako Soraluzen?
Momentuz bai, asko gustatzen zaizkit Soraluze eta Euskal Herria.
Oscar eta Carlos lehenguak, Ane alaba eta Aitor eta Carmen ilobekin osabaren ortuan
Segoviako akueduktua
Ane (alaba), Manuel eta Alejandro ilobekin
Segoviako jaietako mozorro lehiaketa