Geine Rosangela Dos Santosek irabazi du San Blas opilen lehiaketa

E. Unamuno 2017ko ots. 5a, 18:24
Lehiaketako sarituak, epaileak eta udal ordezkariak.

Aurten, bederatzi herritarrek aurkeztu dituzte opilak lehiaketara eta Geine Rosangela Dos Santos izan da irabazlea, brasildar jatorriko soraluzetarra.

Hauek izan dira sarituak:

1. Geine Rosangela Dos Santos Barbosa

2. Maite Zabala

3. Maialen Larrañaga

Aurretik, herritar asko batu ziren opilak bedeinkatzeko elizan egin zen ekitaldi erlijiosoan.