Gorengoen erregional maila
Taldeak: Soraluze "A" 4-1 Urola
Goleatzaileak: Lasku (1), Letu (1), Ibai (1) eta Brian(1).
Sailkapena: 3. 31 punturekin
Ezina, ekinez egina
Soraluze "A"k partidu zaila zuen aurretik atzo Urola, sailkapeneko bigarrenaren aurka. Lau puntu goitik zegoen Urola atzorarte eta berebiziko garrantzia duten hiru puntu lortu zituzten atzo plaentxiarrek.
Partidua hasi eta hirugarren minutuan Laskurainek aurreratu zituen etxekoak korner jaurtiketa bat zuzenean sareratuta (1-0). Euri zaparradak berdegunea putzuz bete zuen eta horrek talde bik partidu fisiko bat jokatzera bultzatu zituen. 20. minutuan eskuin hegaletik "perre"k egindako jokaldi bat Unanuek langan lehertu zuen. 25. minutuan Urolak partidua berdintzea lortu zuen falta jaurtiketa bikain baten bitartez. Lehen zatia Urolak hobeto amaitu zuen eta berdinketarekin joan ziren aldageletara hogeitabi jokalariak.
Bigarren zatian etxekoak partiduaren bila irten ziren eta 8. minutuan "Lasku"k alboko sake luzea arean sartu zuen, Ibaik errematatu eta aldaratzea area txikian errematatzen azkarrena izan zen "letu" etxekoak markagailuan aurretik jartzeko (2-1). Etxekoak jokoaren gabe egin ziren eta eroso jokatzen hasi ziren. 26. minutuan Ibaik areaz kanpoko jaurtiketa neurtu batekin hirugarrena egin zuen (3-1). Zumarragoek presio lerroa igo zuten eta 34.minutuan izan zuten gol-aukera garbiena jaurtiketa bat langan lehertuz. Soraluzekoak partiduan agintzen amaitu zuten eta luzapenean Brian-ek partiduko laugarrena egin zuen falta jaurtiketa batean etxekoen festa areagotuz (4-1).
"Pele"ren mutilen gotorleku bilakatu dute Ezozi zortzi garaipen eta porrot bakarrekin eta beste behin erakutsi dute etxean hirunaka gehitzea dela goiko postuetan sendo jarraitzeko gakoa.
1go erregional maila KOPA
Taldeak: Ikasberri 0-3Soraluze "B"
Goleatzaileak: Argoitz Ariznabarreta (2) eta Egoitz Placencia (1)
Sailkapena: 1go 3 punturekin
1go jubenilen maila KOPA
Taldeak: Soraluze 2-3 Aretxabaleta
Goleatzaileak: Julen (1), Ibai (1) eta Tajuelo (1)
Sailkapena: 1go 3 punturekin
1go infantilen maila KOPA
Taldeak: Soraluze 3-2 Aretxabaleta "A"
Goleatzaileak: Julen Gonzalez (2) eta Antxon Zubiaurre (1)
Sailkapena: 1go 12 punturekin