Garaipenarekin ekin diote txapelketari palari eta pilotariek

G.Azkarate 2017ko urt. 14a, 15:23

Udaberri txapelketako lehen jardunaldian Santamaria eta Kortabarriak 22-15 hartu zuten mendean bart Antiguoko bikotea eskuz binaka. Palan, Gallas eta Heriz-ek 25-12 irabazi dute gaur goizean.

Udaberri Txapelketa

PELOTA Lehenengo maila

Taldeak: Santamaria-Kortabarria 22-15 Antiguo

Lehen mailan jokatzeko gai direla erakutsi dute plaentxiarrek

Udaberri txapelketan eskuz binakako lehen mailan jardungo dute aurten Santamaria eta Kortabarriak. Antiguoko bikotea mendean hartu zuten bart lehen jardunaldian joko ona erakutsiz eta lehen mailan lehiatzeko gai direla baieztatuz.

Partidaren lehen zatian donostiarrak hobeto jardun zuten eta 1-6eko aldea zabaldu zuten markgailuan. Santamariak aurrean erremate on batzuk egin zituen eta partiduan eroso sentitzen hasi zen plaentxiko aurrelaria. 8-8ko berdinketa lortu zuen Gorkak erremate bikain batekin eta hortik aurreran markagailuan aurretik joan ziren soraluzetarrak 22ra iritsi arte. Kortabarriak defentsa lan bikaina egin zuen atzeko koadroetan eta Antiguoko atzelariak ezin izan zuen Ibai gainditu. Partidu landua eta serioa jokatu zuten Santamaria eta Kortabarriak eta itxura ona eman zuten txapelketako lehen jardunaldian.

Markagailua: 0-1/1-1/1-2/1-3/1-4/1-5/1-6/2-6/3-6/4-6/4-7/5-7/5-8/6-8/7-8/8-8/9-8/10-9/10-9/11-9/12-9/13-9/14-9/15-9/16-9/17-9/17-10/17-11/18-11/18-12/18-13/18-14/19-14/19-14/20-14/20-15/21-15/22-15

 PALA Bigarren maila

Taldeak: Gallastegi-Heriz 25-12 Gazteleku

Gallastegi eta Heriz-ek behar baino gehiago sufritu dute  batez ere partidaren lehen zatian hogeitabostera iristeko.  Markagailuan ihes egitea lortu dutenean ordea atzean Heriz sendo eta aurrean Gallastegi jokaldiak egiten hasi denean amaitu da partidua eta aixe irabazi dute txapelketako lehen jardunaldia.