Lapurreta futbol zelaiko tabernan

G.Azkarate 2017ko urt. 6a, 13:15

Gaur goizaldean sartu dira lapurrak futbol zelaiko tabernara aluminiozko pertsianan zulo bat eginda. Ertzaintza lapurrak idetifikatzen lagundu dezaketen aztarnak batzen dihardu.

Lapurreta gaur goizaldean izan dela baieztatu dute futbol taldeko kideek, izan ere, atzo entrenamenduak egon ziren Ezozin. Lapurrak aluminiozko pertsianan zuloa eginda sartu dira barrura. Tabernako langiladen den, Falik, esan digunagatik ez dute dirurik eraman baina sortutako kalte-materialak handiak izan dira. Pertsiana apurtzeazgain kaxak eta bertan lanerako zituzten aparailu eta tresnak apurtu dituzte barruan anabasa sortuz. Lapurrek ogibitartekoak, alkoholdun edariak eta kolakaua  ere prestatu dituzteErtzaintza lapurrak identifikatzen lagundu dezaketen azternen bila ibili da gaur goizean.