P.Labaka eta Arratibel final-erdietara

G.Azkarate 2016ko abe. 3a, 00:10

Bikote gipuzkoarrak behetik gora egin du nabarmen eta Elgetan jokatuko den final-erdietarako txartela lortu du nagusien mailan. Promesa mailan, ezustean, Riol eta Ibarlozak irabazi egin dute Anso eta Aizpururen aurka.

DV- Bankoa Agricole pelota txapelketa Final-laurdenak

NAGUSIEN MAILA

Taldeak: Etchegoin-Espinal 16-22 P.Labaka-Arratibel

Pronostikoak hautsiz Labaka eta Arratibel final-erdietara

Soraluzeko frontoia jendez gainezka zegoen gaur iluntzean sona handia hartu duten pilotariak ikusteko asmoarekin. Etchegoin eta Espinal bikotea bolada onean zegoen eta pronostiko guztiek faboritotzat jotzen zituzten Donazaharre eta Iruñako pilotariak. P.Labaka eta Arratibel, gipuzkoarrek, ordea partidua kontrolatzea lortu eta Elgetan jokatuko den final-erdietarako txartela eskuratu dute.

Partidaren lehen zatia parekatua joan da eta aurrelariek boladaka jardun dute tantoa egiten. Atzean Etchegoin-ek  ez du esperotako maila eman eta Arratibel-ek kontrolpean izan du Donazaharreko atzelaria uneoro. Partidaren erdira 11-11ko berdinketarekin iritsi dira eta orduan gorriak, Labaka eta Arratibel nagusitzen hasi dira. Labakak aurrean izugarrizko defentsa erakutsi du Espinalen erasoei erantzutekorakoan eta tantoa amaitzen jakin du zabalean zein txokoan. Atzean Etchegoin-ek, lekua topatu ezinik,  pilota gehiegi galdu ditu eta Arratibelek ondo eutsi ditu Etchegoin-en pilotaka bortitzak. Elgetan, Errandonea eta Azpitateren kontra borrokatuko dute finalerako txartela.

Markagailua: 1-0/1-1/1-2/1-3/2-3/3-3/4-3/5-3/6-3/6-4/6-5/6-6/7-6/8-6/9-6/10-6/11-6/11-7/11-8/11-9/11-10/11-11/11-12/11-13/11-14/12-14/13-14/13-15/14-15/14-16/15-16/15-17/15-18/15-19/15-20/16-20/16-21/16-22

PROMESA MAILA

Taldeak: Anso-Aizpuru 13-22 Riol-Ibarloza

Merezitako garaipena Riol eta Ibarlozarentzat

Partiduaren hasieran Bizkaiko bikotea, Riol eta Ibarloza, ez dira ondo hasi eta nafarrek, Anso eta Aizpuruak, markagailuan tantoak pilatzeko baliatu dute. Lehen zatian Ibarloza markinarrak pilotakada gehiegi huts egin ditu atzeko kuadroetan eta horrek asko baldintzatu du jokoa. Anso bere onena ematen zegoenean hasi da Riol, portugaldarra,nolako pilotaria den erakusten eta partiduaren pixua beregain hartuta tantoak bata bestearen atzetik egin ditu. Ibarlozak huts egiteari utzi dio eta atzeko koadroetako kontrola hartu du Aizpuru behin eta berriz ataka larrian jarriz. Anso aurrean, guztiz etsita, jokoan sartzeko arazoekin iritsi da partiduaren amaierara eta bizkaitarrak aixe zabaldu dute aldea markagailuan 22ra iritsi arte. Elgetan, Garcia eta Eskirozen kontra jokatuko dute final-erdietako partidua.

Markagailua: 1-0/2-0/3-0/3-1/4-1/5-1/6-1/6-2/7-2/7-3/7-4/8-4/9-4/10-4/11-4/11-5/11-6/11-7/11-8/11-9/11-10/11-11/12-11/12-12/12-13/12-14/13-14/13-15/13-16/13-17/13-18/13-19/13-20/13-21/13-22