Hodeiren garaipena barixakuan frontoian

G.Azkarate 2016ko urr. 16a, 11:09

Hodei Tajuelok hirugarren partiduan hautsi zuen berdinketa eta Julen Ezama legazpiarraren aurkako partidua irabazi zuen. Atxotegi eta Iruretak bolada txarra eten zuten atzo irabazita. Oñate eta santamariak galdu egin zuten.

Urriak 14, barixakua

PELOTA

Infantilen maila Bigarren urtea

Taldeak: Hodei Tajuelo 2-1 Julen Ezama

Hodei Tajuelok bere aukerei urrea atera zien

Hirugarren partidua jokatu behar izan zuten Tajuelo eta Ezamak irabazlea zein izango zen erabakitzeko. Lehenengo partidua etxeko pilotariarentzat izan zen. Sakea baliatuz tantoa menperatzea lortu zuen eta nahiz eta galtzen hasi, margailuari buelta ematea lortu zuen Hodeik.

Bigarren partidua Legazpiko pilotariak irabazi zuen, sakea oraingoan ere gakoa izan zen. Abiadura handia  eman zion jokoari Julenek eta Tajuelori tantoak egiteko aukera gutxi eman zizkion. Berdinketa hausteko hirugarren partidua jokatu zuten. Azken honetan Hodeik defentsa oso ona erakutsi zuen Julenen erasoen aurrean. Tanto bat sakez, aurkariak galdutako bi eta beste bat jokaldi eder batekin lortu zuen partida irabaztea

Markagailua:

Lehenengo partidua: 0-1/0-2/1-2/1-3/1-4/2-4/3-4/4-4/4-5/5-5/5-6/6-6/7-6/8-6: 1-0

Bigarren partidua: 1-0/2-0/2-1/2-2/2-3/3-3/3-4/4-5/3-6/3-7/3-8:1-1

Hirugarren partidua:  0-1/1-1/2-1/2-2/3-2/4-2: 2-1

PALA

Gomazko paleta Hirugarren maila

Taldeak: Zestoa 25-17 Ander Oñate-Gorka Santamaria

Sailkapena hemen

Urriak 15, zapatua

PELOTA

Eskuz binaka nagusiak Lehenengo maila

Taldeak:Juaristi-Zendoia  12-22 Atxotegi-Irureta

Sailkapena hemen.