Sora "B"k 0-2 galdu zuen Antzuolaren kontra

G.Azkarate 2016ko urr. 8a, 20:47

Antzuola etxekoak baino gehiago izan zen eta hiru puntuak bereganatu zituen atzo Ezozin. Sora "A"k bolada onean jarraitzen du Zestoan 0-1 irabazi ostean Gola "txiki"k egin du 90.minutuan penaltiz. Jubenilek bina egin dute Urolaren aurka.

Lehenengo Erregional maila

Taldeak: Soraluze "B" 0-2 Antzuola

Sailkapena: 5. 3 punturekin

Aurkari gogorra Antzuola

Etxeko taldeak ezin izan zuen Antzuolarren jokoa gogor eta intentsitate altukoari aurre egin. Denboraldi hasiera dela eta oraindik taldea ondu gabe dagoela nabaritu zitzaien soraluzetarrei. Antzuola pasadan urtean Gorengoen erregional mailan jokatzetik dator eta maila galdu ostean berriz ere igotzeko helburu garbia dutela erakutsi zuten Ezozin jokatuta partiduan.

6.minutuan aurreratu ziren antzuolatarrak geldikako jokaldi batean defentsari aurre hartu eta buruz egindako erremate bat sareratuta. (0-1). Hain zuzen ere, joku zuzena eta bigarren jokaldietan egin zieten aurkariek min gehien soraluzetarrei. Lehen zatian etxekoen aukera garbi bakarra 42. minutuan iritsi zen Karlos Yosuan-ek eskuin hegaletik egindako erdiraketa bat Uriguien-ek buruz zutoinetik gertu errematatu ostan.

Atsedenaldiaren ostean etxekoak partiduaren bila atera ziren eta markagailua iraultzeko gai izango zirela zirudien arren azken pausoa ematea falta izan zitzaien. Etxekoen aukera garbi bakarra 8.minutuan iritsi zen geldikako jokaldi batean ia gola sartuta; lehenengo Argoitz-ek eta aldaratzean Uriguenek. Partidua gogortzen joan zen poliki-poliki eta jokatzera era horretan antzuolatarrak nabarmen  naguristu ziren goitik baloi guztiak irabazita. 38. minutuan, Antzuolako atezainak baloia jaurti eta soraluzeko defentsaren gaizki ulertu baten ostean antzuolarren aurrelariak baloia David atezainari buruz-gain bota eta partidua erabakita utzi zuen (0-2).

Gorengoen Erregional maila

Taldeak: Zestoa 0-1 Soraluze "A"

Goleatzailea: Aitor Blazquez "txiki"

Sailkapena :1go 12 punturekin

Jubenilen lehenengo maila

Taldeak: Urola 2-2 Soraluze

Goleatzaileak: Ivan Oribe (1) eta Mohamed (1)

Sailkapena: 7. 4 punturekin