Etxebe eta Oñatek landutako garaipena lortu zuten atzo

G.Azkarate 2016ko urr. 7a, 08:25

Soraluzeko bikoteak 25-18 hartu zuen mendean Pasaiakoa. Kortabarria eta Santamariak , eskuz binaka, arazorik gabe irabazi zuten Zumarragaren aurka. Gaueko hirugarren partiduan Errenteriako bikotea ATxotegi eta Irureta baino gehiago izan zen.

Gomazko paleta nagusiak Hirugarren maila

Taldeak: Joseba Etxeberria-Ander Oñate 25-18 Pasaia

Sailkapena hemen.

Behetik-gora egin zuen Soraluzeko bikoteak

Partidua ez zen ondo hasi etxekoentzat eta lehen tantoetan Pasaiko atzelariaren kolpeari aurre egitea kosta egin zitzaien. Markagailuan alde handirik zabaldu gabe baina etxekoen hutsez baliatuta pasaiarrak uneoro aurretik joan ziren partiduaren lehen zatian. Markagailua 13-14 zelarik, tanto bateko aldearekin,hasi ziren Etxebe eta Oñate tantoak bata bestearen atzetik egiten. Atzean Oñatek kolpearekin irabazi ezin ziola ikusita aurkariak ezker horman zuen ahulezia baliatu zuen min egiteko. Aurrean aldiz Etxebe tantoak amaitzen hasi zen txokoan eta zabalean maixuki eta pasaiako aurrelaria partidutik atera zuen.

Markagailua: 0-1/1-1/1-2/1-3/1-4/2-4/3-4/4-4/5-4/5-5/5-6/5-7/6-7-6-8/7-8/8-8/8-9/8-10/8-11/8-12/9-12/9-13/10-13/10-14/11-14/12-14/13-14/14-14/14-15/14-16/15-16/16-16/17-16/18-16/19-16/20-16/21-16/22-16/23-16/23-17/24-17/24-18/25-18

Eskuz-binaka nagusiak Hirugarren maila

Taldeak: Gorka Santamaria-Ibai Kortabarria 22-2 Zumarraga

Sailkapena hemen.

Gorka eta Ibai beste maila baten dabiltza, momentuz

Soraluzeko bikoteak eskuz-binakako hirugarren mailan ez du aurkari sendorik aurkitu orain arte txapelketan. Aste honetan Zumarragako bikotearen aurka jardun dute eta soraluzetarren bi huts izan dira aurka jasotako tanto bakarrak. Santamariak 6 tanto egin ditu sakez eta sake-errematean zein aurreko jokaldietan gustora ibili da. Kortabarriak ez du hutsik egin atzean eta Zumarragako atzelaria kontrolpean izan du partidu osoan zehar. Soraluzetarrek ez zuten lan askorik egin behar izan partidua aurrera ateratzeko aurkariek huts asko egin baizituzten.

Markagaiulua: 1-0/2-0/3-0/3-1/3-2/4-2/5-2/6-2/7-2/8-2/8-2/9-2/10-2/11-2/12-2/13-2/14-2/15-2/16-2/17-2/18-2/19-2/20-2/21-2/22-2

Eskuz-binaka Lehenengo maila

Taldeak: Aitor Atxotegi-Iñigo Irurerta 13-22 Aranburu-Urmeneta

Sailkapena hemen.

Nahi eta ezinean jardun zuten soraluzetarrek

Ez zen atzokoa Atxotegi eta Iruretaren eguna izan eta Errenteriko bikotea hasieratik amaierara gehiago izan zen. Aranburu, aurrelariak, lehen pilotakadatik erakutsi zuen tantoak amaitzeko abilezia zuela. Aitor aurrean presaka eta tantora sartzerako orduan neurtu gabe ibili zen partidaren zati handi batean eta hor Aranaburuk min handia egin zion. Atzelariak pareko ibili ziren baina Iruretak eramateko batzuk txapa-azpira bota zituen eta hor egon zen alde nagusia. Soraluzeko bikotea ezin asmatuta ibili zen eta aurrean egindako erremateak aurkariari eskura etortzen zitzaizkion. Etxekoek partidutik aterata amaitu zuten.

Markagailua: 0-1/0-2/1-2/1-3/1-4/1-5/1-6/1-7/1-8/1-9/1-10/2-10/3-10/4-10/5-10/5-11/5-12/6-12/6-13/7-13/8-13/9-13/10-13/10-14/11-14/11-15/12-15/13-15/13-16/13-17/13-18/13-19/13-20/13-21/13-22