Deialdia Kilometroetara bizikletaz joateko

Erredakzioa 2016ko ira. 27a, 16:50

Urriaren 2an Bergaran egingo diren Kilometroetara bizikletan joan nahi duten soraluzetarrendako zaindutako parking-a egokituko dute.

Bi irteera antolatuko dira Soraluzetik, bata, goizeko 9etan eta bestea, 10etan, bidegorritik zehar igerilekuetaraino joateko. Taldeak antolatu ahal izateko aurrez izena ematea komeni da eta arduradun bi izendatzea.

Interesik izanez gero, eman izena Pil-pilean euskara elkartean: 943751304 - koordinazioa@pilpilean.com