Santamaria eta Kortabarriak irabazi egin dute

G.Azkarate 2016ko ira. 24a, 23:07

Gipuzkoako txapelketako estreineko partiduan 22-3 hartu dute mendean Eibarko bikotea. Atxotegi eta Iruretak 22-15 irabazi dute. Palari dagokionez Heriz eta Rascon-ek irabazi eta Larrañaga eta Fernandez galdu egin dute. Etxeberria eta Oñateren partidua ez da jokatu.

PELOTA

Gipuzkoako txapelketa Hirugarren maila

Taldeak: Kortabarria-Santamaria 22-3 Eibar

Garaipen xamurra etxekoentzat

Eibarko bikoteak ez dio etxekoari zailtasunik ipini eta erraz lortu dute Kortabarria eta Santamariak txapelketako lehen partida irabaztea. Santamariak aurrean tanto andana amaitu ditu eta nahieran jokatzeko aukera izan du. Eibarko atzelariari min handia egin dio Santamariak sakez bost tanto eginaz. Kortabarriak atzeko koadroetako kontrola izan du uneoro eta txukun eutsi dio peloteoari tantoak hala eskatu duenean.

Markagailua: 1-0/2-0/3-0/4-0/4-1/5-1/6-1/7-1/8-1/9-1/10-1/11-1/12-1/13-1/14-1/15-1/16-1/17-1/17-2/17-3/18-3/19-3/20-3/21-3/22-3

Gipuzkoako txapelketa Lehenengo maila

Taldeak: Atxotegi-Irureta 22-15 Urbieta-Iruretagoiena

PALA

Gipuzkoako PALA txapelketa Bigarren maila

TALDEAK: Joseba Etxeberria- Ander Oñate VS Urnieta [bertan behera]

Gipuzkoako PALA txapelketa Hirugarren maila

2-TALDEAK: Ximun Larrañaga-Asier Fernandez 17-25 Azkoiti

Gipuzkoako PALA txapelketa Hirugarren maila

TALDEAK:Jon Heriz-Irugi Rascon 25-11 URnieta