"Txiki"ren golak garaipena eman dio taldeari

G.Azkarate 2016ko ira. 24a, 22:21

Bigarren zatiko 28. minutuan sartu du etxeko taldeak, penaltiz, partiduko gol bakarra eta bigarren garaipena lortu dute erraskadan. Partidua hasi aurretik min hartuta dagoen Iokin Arrillaga taldekiari animoak emateko pankarta atera dute. Sora "B"k eta jubenilek galdu egin dituzte beraien norgehiagokak.

Irailak 24, zapatua

Gorengoen erregional maila

Taldeak: Soraluze "A" 1-0 EibarUrko

Goleatzailea: Txiki (1)

Sailkapena: 2, 6 punturekin.

Sora "A"k hirunaka gehitzen jarraitzen du

Etxeko taldeak garaipenarekin hasi du denboraldia zaleen aurrean jokatu duen lehen partiduan. EibarUrko taldeak etxekoak estu hartu dituen arren bigarren zatian "Txiki"k penaltiz sartutako golak erabaki du partidua.

Lehen zatian Eibarko taldea nagusi izan da eta beraiena izan da baloi jabetza. 12. minutuan  izan dute eibartarrek lehen gol aukera eta 18.ean zutoinera jaurti dute buruz egindako errematea. Etxekoek defentsan lan asko egin behar izan dute lehen 45 minutuetan baina soraluzetarren defentsak  ongi eutsi dio eibartarren presioari.

Bigarren zatian guztiz aldatu da partidua eta lehen minututik etxekoak hartu dute partiduko aginte makila. Geldikako jokaldietan sortu dituzte gol-aukerak etxekoek. 6. minutuan egin dute lehen jaurtiketa areaz kanpo eta 12.ean izan dute aukera garbiena "Letu"k korner-batean buruz egin duen errematearekin. 18. minutuan, korner-jokaldian hau ere, "Bosko"k egin du errematea baina honek ere ez du aterik ikusi. 28. minutuan Cenzual area barruan eibartarren defentsa gainditzen  saiatu denean penaltia egin diote. "Txiki"k hartu du jaurtitzearen ardura eta ez du hutsik egin (1-0). Epaileak partiduaren amaieran pitatu arte Eibarko taldea golaren bila joan da itxu-itxu baina  ez dira gai izan etxekoen atea zulatzeko.  Partiduaren amaieran, Soraluzek bigarren garaipena lortu du erreskadan eta bolada onari eusten dio beste aste batez.

Lehenengo erregional maila

Taldeak: Urki 3-2 Soraluze "B"

Goleatzaileak:

Sailkapena: 8. punturik gabe

Lehenengo jubenilen maila

Taldeak: Antzuola 5-1 Soraluze

Goleatzailea: Iokin Entrena

Sailkapena: 8. punturik gabe

Lehenengo Infantilen maila   LAGUNARTEKOA

Taldeak: Soraluze 1-5 URKi

Goleatzailea: Antxon Zubiaurre