Benan Oregik “Ozta ozta nator” liburua aurkeztu du antzokian

E. Unamuno 2016ko ira. 22a, 22:57

Gaur iluntzean jende asko hurreratu da antzokira, Benan Oregik aitita Benantzio Iñurrietari buruz idatzi duen liburuaren aurkezpenera. Aititak etxera bueltatu zenean kantatu zituen bertsoak kantatuz hasi du ekitaldia eta aititak gartzelaldian bizitakoaren azalpenak eman ditu, tarteka gutunen pasarte batzuk irakurriz.    

Une hunkigarriz betetako aurkezpena izan da, batez ere, Benan Oregik aitititak Iruñeako Ezkabako San Cristoval gotorlekuan egindako gartzelaldiaren berri kontatu duenean eta Joxean Iñurrietak gutunen pasarteak irakurri dituenean. Aurkezpenaren amaieran Benanek aititari idatzi dion gutuna irakurri du hunkituta eta ostean, Maite Iñurrietak, Ane Ugaldek eta Joanes Iñurrietan gerraren inguruko hiru bertso kantatu dituzte ekitaldiari amaiera emanez.  

Aurkezpenaren ostean, liburua erosteko aukera izan da eta aurrerantzean Elkar argitaletxearen bitartez eskuratu ahal izango da.