Belaitzeko arduradunek jakinarazi dutenez, ikastaro ofiziala izango da, Jaurlaritzaren bitartez eskainiko dutena. Urriaren 24an hasi eta bost egunez eskainiko da, 15:00etatik 20:00etara bitartean. Izen-emateak 50 euro balio du eta urriaren 16ra arte izango da zabalik. Ikastaroa udaletxeko batzar aretoan egingo da.
Informazio gehiago: Belaitzen bertan, 943 75 18 81ra deituta edo belaitzhornigaiak@gmail.com-era idatzita. Jendaurreko ordutegia: goizez 9:30-13:00 / arratsaldez 16:30-20:00.