Ander Ariznabarretak irabazi du udako argazki lehiaketa

Erredakzioa 2016ko ira. 20a, 10:48

Ander Ariznabarretaren Haroko mahastia II argazkia izan da lehen saria lortu duena eta Lorea Elizbururen Bambu basoa webgunean bozka gehien jaso duena eta ondorioz publikoaren saria eraman duena.

Epaimahaiak Ander Ariznabarretaren Haroko mahastia II aukeratu du lehen saria emateko, batez ere, "argazkiaren kolore konbinazio ederrarengatik eta transmititzen duen indarrarengatik". Irabazleak jasoko duen saria bi lagunendako otordua izango da, Txurruka jatetxean. Bigarren saria, Lorea Elizbururen Japoniako Banbu basoa argazkiak jasoko du, webguneko bozketan bozkatuena bera izan delako, 21 bozkarekin. Egotzako gazta eder bat jasoko du opari.  

Guztira berrogei argazki aurkeztu dira lehiaketara, ondoko hamabi herritar hauen eskutik: Marko Rascon, Aitziber Mayo, Sabin Perez de Labeaga, Nerea Atxotegi, Marina Arruabarrena, Maialen Larrañaga, Lorea Elizburu, Jon Perez, Ander Ariznabarreta, Alana Berraondo eta Mireia Lamariano, Domentx Uzin eta Borja Olaizola. Plaentxia.eus-ek eskerrak eman nahi dizkizue guztioi lehiaketan parte hartu izanagatik.

Erlazionatuak

Udako argazki lehiaketa

Erredakzioa 2016 ira 02 Soraluze