Santa Ana egunean herri-kirol jaialdia egingo da Plaza Berrian. Badira urte batzuk jaietan herri-kirol jaialdirik egiten ez zela eta aurten puntako herri kirol-jaialdia antolatu du jai-batzordeak. Bihurri arduratu da jaialdia prestatzeaz eta aizkora zein harrijasotzea uztartuko dituen jaialdia prestatu du astelehen eguerdirako.
Hala, aizkolari eta harrijasotzaile ezagunek parte hartuko dute jaialdian. Aizkoran honako hauek jardungo dira: Alex Txikon, Bihurri, Donato Larretxea eta Jon Rekondo. Harrijasotzen, berriz, honakoak: Joseba Ostolaza eta Idoia Etxeberria. Etxeberriak munduko errekorra du, ekainean 163,4 kiloko harria jasota.