Soraluzetarrak Espainiako waterpolo txapelketan

E. Unamuno 2016ko uzt. 18a, 17:14

Joan zen astean waterpoloko kadete mailako Espainiako txapelketa jokatu zen Murtzian. Bertan, Manex Dominguez, Julen Soraluze eta Anton Akizu sorauzetarrek parte hartu zuten Eibarko Urbat Urkotronik taldearekin. 14. egin dute estatu osoko 21 talderik onenen artean.

Urbatek sei partidu jokatu ditu eta horietatik lau galdu eta bi irabazi ditu. Azken sailkapenean, lehenengo lau taldeetatik hiru kataluniarrak izan dira. Mediterrani talde katalanarekin izan ezik, beste talde guztien aurka berdintasunez lehiatu da Eibarko taldea. Oso pozik daude lortutako emaitza, eta baita erakutsitako jokuarekin ere.

Euskal taldeen sailkapena:

11. Wp Navarra
14. Urbat wp
16. Askartza( Leioa)
20. Leioa 

Informazio iturria: Ana Elena Garcia.