Asier Olaizola eta Atxotegi aurrez aurre

G.Azkarate 2016ko uzt. 15a, 18:00
Asier Olaizola

Herriko jaien bezperan, uztailak 22 barixakua, pilota jaialdia antolatu dute pilota eskolakoek. Bi partidu jokatuko dira eta tartean Asier Olaizola profesional mailan hainbat urtetan aritutako pilotaria izango da.

Soraluzeko pilota eskolak jaialdia antolatu du jaien bezperako egunerako. Uztailaren 22an, barixakuan, jokatuko dira bi partiduok, iluntzeko 22:00etatik aurrera eta sarrera debaldekoa izango da.

1go partiduan Santamaria-Zezeagak Alberdi-Kortabarriaren aurka jardungo dute. Bigarrenean Asier Olaizola eta Andreuk, Atxotegi eta Bolinaga izango dituzte aurkari.

Antolatzaileek esan digunetaren arabera, "Asier Olaizola pilotari handia ikusteko aukera izango da herriko frontoian eta uste dugu jendea gerturatuko dela".

Uztailak 22, barixakua 22:00etan Arane kiroldegian

1go Partidua

Santamaria-Zezeaga VS Alberdi- Kortabarria

2. Partidua

Asier Olaizola -Andreu VS Atxotegi-Bolinaga